albisteak
KUTSADURA
Kutsadura batez ere gizakiaren eraginez sortzen da, teknologia aurreratuak zenbait arazo ekarri dizkio inguruneari. Autoen keak, industrietako keak, hegazkinek, itsasontziek, tabakoak, zentral nuklearrek … kutsadura handia sortzen dute, batez ere airean...
UDARREGIKO BARATZA
Baratza ikastolak antolaturiko ekintza bat da, aspalditik pentsatuta zegoen aurrera ateratzea, eta orduan udaletxeak lur sail baten aukera eskaini zion ikastolari...
“SKATE PARK” BERRIA USURBILEN
Usurbilgo skaterren topalekua!!
Aspaldidanik egon dira Usurbilgo skaterrak horrelako baten zain, eta azkenean lortu dute nahi zutena...
SANTO TOMAS:
Udarregiko ikasleak abenduaren 18-an Santo Tomas ospatzera atera ginen kalera kantari. Eguraldiak hasieran ez zuen asko lagundu euria egin baitzuen, baina azkenean erdi ateri zegoela atera ginen...
erreportaje nagusia
Birusa erabiltzailearen baimenik edo ezagutzarik gabe eta automatikoki bere burua kopiatuz, konputagailuaren funtzionamendu normala aldatzea helburu duen programa da.
Birusak fitxategietan eransten dira, hauen programazio kodea aldatuz. Birusek nahita honda ditzakete konputagailuaren datuak, baina badaude gogaikarriak bakarrik direnak. Birusen helburua hedatzea da. Euren burua kopiatuz, baina batzuek ekintza kaltegarriak burutzen dituzte, hala nola, txantxa batetik hasita konputagailuan kalte handiak eragin arte edo konputagailu-sarea blokeatuta utzi arte.
Birus informatiko hauek detektatzeko eta ezabatzeko funtzioa dituzten programak ere badaude, “antibirus" izenekoak.
kate motzean
Horietatik hiru futboleko zaleek osatzen dituzte , eta beste taldea saskibaloi taldea animatzen du .
SARRERA:
Guk egin dugun lana mendi lasterketei buruzkoa izan da. Lehenik Aginagakoa aipatu dugu, informazio ugari emanez eta ondoren, Aizkorriko lasterketari buruz hitz egin dugu. Beste alde batetik, antolatzaile bati eta korrikalari bati elkarrizketa egin diogu, iritzi ezberdinen bila.
Gaur egun, lehen ez bezala, oso eskura dugu janaria munduko zati honetan. Elikadura ugari kontsumitzeak eta erraz eskuratze honek, obesitatea bihurtu du elikaduran arazo nagusia mundu garatuan. Jaki industrialak,sasoiz kanpokoak, orduz kanpokoak,…hainbat gaixotasun sortzen dituzte haurtzarotik hasita nerabezarora arte.Nerabe asko, modan dagoen gorpuzkera ezin hobea edukitzeko beharrean aurkituko dira eta ez dira gustura sentituko beren itxurarekin.
irakurri osoa
Usurbil F. T. 1978.urte inguruan sortu zen. Hasieran bi talde baino ez ziren sortu, baina urteen poderioz talde gehiago osatzen joan ziren. Urte batzuetan gora-behera batzuk izan ditu jende gutxi bildu delako, baina hala ere, beti saiatu dira taldeak osatzen eta gaur egun sei taldek osatzen dute kluba.
irakurri osoa
SARRERA
Nahiz eta munduan musika estilo asko egon, Udarregi ikastolan, horietako batzuk bakarrik entzuten dira.Inkesta baten bidez ikasleen gustuak ezagutu nahi izan ditugu, eta bide batez, gure arteko ezberdintasunen berri eman. Azken batean Udarregi ikastolako musika estiloak ezagutu nahi izan ditugu. Honako ondorio hauek atera ditugu:
“BADA DONOSTIATIK ETORTZEN DEN JENDEA ESPRESUKI KROKETAK JATERA”
irakurri osoa
LEHEN MAILAKO KIROLAK ETA BIGARREN MAILAKOAK USURBILEN?
Udal etxeak ez ditu berdin baloratzen kirol guztiak eta hori da kezka handiena kirola praktikatzeko momentuan gure herrian. Horregatik gertatzen dira gainerako arazo guztiak.
Usurbilen nagusiki hiru kirol praktikatzen dira; futbola, eskubaloia eta pilota. Baina horietatik bi aipatuko ditugu, pilota eta eskubaloia. Beraien artean desberdintasun asko daude eta horietaz hitz egingo dugu.
Usurbilen kirol ezberdinak lantzeko aukera dagoen arren, dudarik gabe, bada protagonismo berezia duen kirola: eskubaloia. Aspaldidanik eskubaloiak jokalari asko izan ditu gure herrian. Beti diru laguntza handiena jaso izan du Udalaren aldetik.
Usurbilgo XXVIII. Sagardo Eguna izan zen Maiatzaren 24an, urtero bezala maiatzaren azken aurreko igandean, alegia. 42 sagardotegik hartu zuten parte, 4.000 litro sagardo, 5280 botiletan, egon ziren guztira. Bertan, sagardoa dastatzeaz gain beste hainbat ekintza ere izan ziren eta herritarrek zein kanpoko sagardogileek hartu zuten parte. Etorri ziren guztiek eduki zuten aukera jai polit honetaz gozatzeko. Egun handi hau antolatzen herritar askok hartzen dute parte. Gainera, egun hau usurbildar askorentzat garrantzitsuagoa izaten da herriko jaiak baino (Santa Ixabelak).
Erreportaje honetan landuko dugun gaia eguneroko bizitzari dagozkion arduren ingurukoa da. Izan ere, jakin badakigu etxean sortzen diren eguneroko lanak amaiezinak eta oso gutxi eskertuak direla. Baina zer nolako parte hartzea daukagu nerabeok zeregin hauetan? Galdera honi erantzun nahian inkesta bat pasa dugu Udarregi ikastolako DBH-ko ikasleen artean.
Dagoeneko jakingo duzue, atez ateko zabor bilketa martxan jarria dela martxoaren 16az geroztik Usurbilen.Herritar guztien onespena ordea ez da izan, gutxi batzuk agertu baitira proposamen honen aurka. Hondakinak kudeatzeko era berri hau, oso ona izan daiteke herritarrok gure aldetik borondate pixka bat jartzen badugu. Sistema berri honekin, Usurbilgo birziklatzea handitu egingo da. Lehen %20 birziklatzen bazen, orain, dena ondo ateratzen bada, %80 a birziklatzera iritsi gaitezke.
irakurri osoa
Gaur egungo gazteria maiz ateratzen da gauez asteburu arruntetan, hau da, ospakizun berezirik ez dagoenetan. Usurbilen ere, gure herrian, nahiko gauza arrunta da asteburuetan gauez nerabeak kalean ikustea. Gaiari heltzeko, Udarregi ikastolako DBH 2, 3 eta 4. mailako ikasleen artean datu bilketa bat egin dugu.
Gazteok betidanik kezkatu gara gure itxurarekin, gehien bat janzten dugun arroparekin. Modan egon nahi izaten dugu, besteen arreta geureganatzeko edo ligatzeko. Horrez gain, dendetako arropa geroz eta garestiago dago, batez ere markakoa bada, eta moda-modan egoteak diru asko eskatzen du. Baina arropatan zenbat diru gastatzeko gai izango ginateke? Ditugun jantzietatik zenbat dira beharrezkoak? Eta hauetatik zenbat markakoak?
irakurri osoa
Garai batean, gure gurasoak gaztetxoak zirenean adibidez, paga ez zen ematen, irabazi egin behar izaten zen lana gogor eginez. Gaur egun ordea, lan gutxiago eta arinagoa egiten da eta gainera dirua musu truk ematen dela iruditzen zaigu; adibidez, 10 urteko ume bati ematen dioten dirua lehen 20 urteko bati ematen zitzaion. Arrazoi hau dela eta Udarregi ikastolan inkesta bat pasatzea bururatu zaigu ikastolako DBH 2, 3 eta 4.mailako ikasleei.
irakurri osoa
Mikel Usabiaga Sukia Udarregi ikastolako 60 urteko irakasle ohia da.
2008ko irailaren 29an utzi zuen irakaskuntza, eta lanean 40 urte egin ondoren, jubilatu egin da.
Ligatzeko, gustuko dugulako, ederrago sentitzeko…jende gaztearen artean oso modan jartzen ari den fenomeno batekin gatoz ale honetan, piercing.
Baina zer da piercing bat?...
NERABEOK ETA BIKOTE HARREMANAK UDARREGIN
Nerabeon arteko bikote harremanak gai bezala hartzearen arrazoia gure adinean gai erakargarria, pil-pilean dagoena eta aberatsa dela iruditu zaigulako da . Aldaketa sakonak bizi ditu gure gorputzak sasoi honetan, iraultza hormonala; ahotsaren aldaketa, desira sexualaren piztea, gorputza eta garunaren garapena, lehen maitasunaren gozoa edo atsekabea.
irakurri osoa