41. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

Aurkezpena

IHINTZ@Z MINTZA
 
Ahaztutako kaxoi batean aurkitu zituela eta, duela hamarkada bat ikastolan egindako Ihintza aldizkari zahar batzuk eskuratu zizkidan Ainhoak, gure idazkariak, ikasturte honen hasieran. Ale ezberdinak dira, ikasturte ezberdinetan eginak, eskuz, trakets antzean, baina ilusioz beteak.
 
Udarregi ikastolan hazitakook gogoan dugu oraindik nola ikasturte amaieran, sosa gutxi batzuen truke, ikasturte osoan zehar osatuz joandako Ihintza aldizkaria jasotzen genuen altxor baten moduan.
 
Ikasle ginenok sortutako ipuin eta marrazkiak agertzen ziren bertan, txuri beltzean, inoiz egindako letra onenarekin garbitara pasata. Zuzen idazten asmatzen ez eta goitik behera irakurri behar izaten genituen zeharka.
 
Ihintza aldizkariak urte batzuetako etena izan duen arren, hemen da berriro, egungo aurrerapen teknologikoei enbidoa bota eta internetez irakurtzeko eta gozatzeko aukera emango digun ihintz@ berria.
 
Udarregi ikastolako DBH 3ko ikasleok osatuko dugu ihintz@ eta astero-astero berritzeko eta biziberritzeko ahaleginak egingo ditugu apustu honetan.
 
Elkarren berri izango dugulakoan, munduari begira zabaldutako leiho hau ez dezala haizeak itxi.
erredakzioa@ihintza.com