. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

MANU, EUSKARAZ DAKIEN SEVILLARRA

irudia

 

Pasa den asteotan, aho guztien artean dagoen gaia dugu gaur. Sevillar batek euskaraz ikasi du azken urteetan eta orain euskaraz irakasteaz gain, bertsolaria da.

 

Manu Bendala (Sevilla, 1983) 37 urteko andaluziarra da. Euskal Herrira 26 urterekin etorri zen, hain zuzen, 2008an. Gasteizen hasi zuen bere bizitza eta gaur egun ere han bizi da.

 

Manu, etorri eta segituan, euskaltegian euskara ikasten hasi zen. Euskara beste modu batera ikasteko bertsolaritza ikasten hasi zen asmo handirik gabe. Baina, ikasketa prozesua amaitu zuenean argi zuen ikasten jarraitu nahi zuela. Burua, azkartasuna eta lexikoa lantzeko, jendea eta kultura ezagutzeko, eta euskaraz bizitzeko nahiarekin, bertsotan hasi zen.

2015ean Bertso eskolan hasi zen, Felipe Zelaieta irakasle zuela. 2018 Arabako kuadrilla artekoan parte hartu zuen eta 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketan parte hartuko du lehenengo aldiz, Maeztu herrian hain zuzen ere. Gaur egun bere afizioa da bertsolaritza.

 

Gasteizeko euskaltegiko ikasle ohia izan ondoren, euskararekin eta hemengo kulturarekin maitemindu zen Manu, eta orain Gasteizko AEK euskaltegian dabil euskaldun berriei gure hizkuntza erakusten bera orain dela hamar urte aritu zen bezala.

 

Manu euskalduna da eta argi du euskaraz nahi duela bizi.  

 

irakurri osoa


aurrekoakaurrekoak