9. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Usurbil F.T.

irudia

USURBIL F. T.

Usurbil F. T. 1978.urte inguruan sortu zen. Hasieran bi talde baino ez ziren sortu, baina urteen poderioz talde gehiago osatzen joan ziren. Urte batzuetan gora-behera batzuk izan ditu jende gutxi bildu delako, baina hala ere, beti saiatu dira taldeak osatzen eta gaur egun sei taldek osatzen dute kluba.

Garai batean Harane futbol zelaia hondarrezkoa zen, eta oso deserosoa zen han jokatzea, baina gaur egun, zelai berria du eta orain ongi jokatzen da bertan. Zelaiaren zaintza Salazarren esku dago (kluba sortu zuenetako bat), eta ongi darama aldagelen garbiketa eta zelaiaren garbiketa. Usurbil F. T. klubak lorturiko mailarik handiena Ohorezko Erregional Mailakoa da, duela urte batzuk izan zen eta klubarentzat oso garrantzitsua izan zen hori lortzea, taldeak motibazio izugarria zuen. Gaur egun, maila gorena Preferente mailakoa da eta mailaz jaisteko arriskuan daude orain.



Usurbilgo futbol taldean sei talde daude. Infantil mailakoak, kadete mailakoak, jubenilen mailakoak, nesken mailakoak, erregional mailakoak eta preferente mailakoak.


Aurten taldeak osatzeko nahiko larri ibili da kluba, zuzendaritza taldea osatzeko arazoak izan baitira.
Hasierako zuzendaritza taldeak Usurbil F. T. aurrera eramaten ,urte dezente eman zituenez, uztea erabaki zuen eta hasieran beraiek ordezkatzeko ez zegoen inor. Hala ere, azkenean bost edo sei pertsona animatu ziren eta beraiei esker Usurbil F. T. aurrera atera da.
Zuzendaritza talde honek lana arduraz hartu du eta taldeak ongi osatu ditu.
Bestetik, taberna ere beraien ardura da eta hori ere ederki daramate aurrera.
Zuzendaritza taldeak material ona ekarri du taldekoen entrenamenduak ahalik eta onenak izan daitezen.
Taldeei dagokienez, nahiko larri daude Preferenteak, izan ere, sailkapenean azkenak daude eta mailaz jaisteko arriskuan daude.
Taldeek astean bi edo hiru entrenamendu egiten dituzte. Kadeteek bi, neskek bi, infantilek bi, eta gainontzekoek hiru. Entrenamenduetarako zelaiko zati erdia erabiltzen dute, izan ere, batzuetan bi taldek edukitzen baitute entrenamendua ordu berean.
Partiduak ia astero izaten dira, eta jende ugari hurbiltzen da partiduak ikustera.
Gainera, zelaia oso ona da, berria izanik oso egoera onean baitago.
Bestetik, taldeetan oso giro ona dago, guztiak ongi moldatzen dira eta gogo handia dute futbolean aritzeko. Horiez gain, zuzendaritza taldeak esan zuen taldeak osatzen ahaleginduko direla urtez urte, eta horretarako jendea animatzea eskertuko zuela.




ZUZENDARITZA TALDEKO KIDEAK:

-Juancar

-Txema

-Joseba

-Beñat

-Nagore

FUTBOL MAILA GUZTIETAKO ENTRENATZAILEAK:

INFANTIL MAILA:

-David Asensio

-Manu Urbieta

KADETE MAILA:

-Jon Irazustabarrena

-Mikel Irastorza

-Iñigo Guadix

JUBENIL MAILA:

-Kepa

1.ERREGIONAL MAILA:

-Daniel Hernandez

PREFERENTE MAILA:

-Unai Latallade

NESKAK:

-Haritz

FUTBOL ESKOLA:

-Jokin

-Santxo

-Oinatz

MASAJISTA:

-Lolo



Usurbil futbol taldeko zuzendaritza taldeak kluba uztea erabaki zuen ekaina bukaeran, honek esan nahi zuen aginterik gabe geratu behar zutela. Esan genezake, beste lan talde berri batek emango ziola jarraitzeko indarra klubari.





Usurbil F. T.-k denboraldi amaieran afari bat antolatzen du, talde guztiak eta zuzendaritza taldekoak elkartuz. Afari horretan giro polita sortzen da eta guztiek ondo pasatzen dute. Afarien ondoren sari banaketa izaten da, entrenatzaile bakoitzak urteko jokalari onena aukeratzen du eta jokalari horri ematen diote saria.



Bestetik, aurten Usurbil F. T.-k Bartzelonara joateko bidaia antolatu du zuzendaritzak gidatua. Bartzelonan bost egun eta lau gau igaroko dituzte. Bertan herrialdea ezagutuz beste zenbait museo eta estadio ikusiko dituzte: Montjuïc museoa, Camp Nou, Codorniu txanpain museoa eta partidu bat: Barça vs. Athletic Club.
Bartzelonan lau izarreko hotel batean egingo dute lo eta aisialdirako aukera izango dute: igerilekuak, jacuzziak…
Horren guztiaren balioa 280€ ingurukoa da eta 40-45 lagun inguru animatu dira bertara joateko.



Azalera itzuli