9. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Ondorioak + Betagarri

irudia

ONDORIOAK

Ikasleen gustuei dagokienez, esan beharra dugu, mutilen eta nesken artean ezberdintasunak daudela. Adibidez, mutilei musika gogorragoak gustatzen zaizkie(rock,…). Neskek, aldiz, musika lasaiagoa entzuten dute(pop,…). Hala ere, orain entzuten den musika duela hamar urte ez zen entzuten, beraz, moda kontua dela esan dezakegu.

BETAGARRI BIOGRAFIA

Oro har, Udarregiko ikasleen artean gehien entzuten den taldea Betagarri da. 1992.urtean sortu zen Gasteizko lokal batean. Gehien bat Euskal Herrian jo zuen eta jotzen dute, bainan, katalunian ere O’brint pass taldearekin. Korrika jaialdirako ere kantu bat asmatu zuten
(2009.urtean).
Munduan ere ibiltzen dira, dagoeneko Japonian, AEB eta Argentina ere pasatu dituzte. Taldeak lau bat taldekide pasatu dituzte Aitor Buiz (kitarra); Pablo (baxua); Gontzo (kitarra) eta Miguel Angel. Taldeak bere produktuak ditu: Kamisetak, jertseak… Azkenaldian disk berria atera du, “Bizitzari txistuka” (14 kantu eta EGB en grabatua). DVD bat edo bi atera ditu. Eta beste hainbat disk beste talde batzuekin, adibidez, “Altres canyons de Nadal”. Taldeak, bere historian zehar 900 kontzertu baino gehiago eman ditu. Betagarrik bere ibilbide guztian 9 disk eta maketa 1 argitaratu ditu. Lehen diska 1997 atera zuten. Honako hauek dira taldekideak:

Iñaki (ahotsa)
David (saxoa)
Aitor Agirre (kitarra)
Iker (bateria)
Mikel (tronboia)
Unai (trompeta)
Iosu Izagirre (baxua)
Historia
Kingstonen jaio zen, Jamaikako hiriburuan, 1950eko hamarkada amaiera aldera. Ska izena DJ baten omenez jarri zioten, honek Ska bovie oihukatzen zuelako.
Geroago lehen ministro izango zen Edward Seagak 1958an West Indian Record Limited sortu zuen, irlako taldeen musika produzitzeko. Azkenean hamarkada bukaeran jamaikar musikariak jazza eta rythm & bluesarekin esperimentuak egiten hasi ziren, Karibeko musikarekin fusionatuz. Horrela sortu zen Ska.
1964an New Yorkeko (AEB) mundu feria profitatuz, Ska munduaren aurrean aurkeztu zen, eta laster AEBtan eta Erresuma Batuko listetan punta-puntan jarri zen.

Ska-Punk
1970eko hamarkadan punkarekin nahastu zen, soinu azkarrago eta potenteago bat lortuz, eta ordutik aurrera ezagunago egin zen Europan guztiz. 1980-1990eko hamarkadetan estilo desberdinekin nahastu da ska, talde ugari sortuz.

Hainbat ska talde
• Banda Bassotti, Italia
• Fermin Muguruza,Euskal Herria
• Negu Gorriak, Euskal Herria
• Obrint Pas, Herrialde Katalanak
• Oliba Gorriak, Euskal Herria
• Piperrak, Euskal Herria




MAIZTASUNA
Musika entzuteko maiztasunari dagokioenez gehienak egunero entzuten dute nahiz eta badagoen jendea astean lau aldiz edo astean behin entzuten dutenak.
Hau dena esan ondoren, guri ondo iruditzen zaigu jendeak edo Udarregiko ikasleek musika entzutea, zeren eta, mundu hau musikarik gabe ez da ezer!!


NONDIK LORTU MUSIKA??

Musika lortzeko aukera ezberdinak daude. Lehena eta gustukoena edo erabiliena Internet da, Ares edo E-mule bezalako programekin. Hala ere, beste ikasle batzuk nahiago dute disk originalak erosi eta gero lagunen artean trukatu edo kopiatu, hau da, lagunen artean ahalden diru gutxien gastatzen saiatzen dira.
Alde batetik, ondo iruditzen zaigu beraien diruaz arduratzen direlako, baina musikariaren ikuspuntutik ez da bidezkoa.


Azalera itzuli