9. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Ba al zatoz Gaztetxera ?

irudia

Euskal Herrian mugimendua indarrez hasi zen 1970eko hamarkada amaieran (nahiz eta aurretik esperientziarik izan, Larrabetzuko, Hori Bai gaztetxea bezala), Franco hil eta gero gazteria OJEren lokalak okupatzen hasi zenean. Gaur egun 100 baino gehiago dira Euskal Herrian, eta herri gutxitan ez da inoiz izan gaztetxerik. Ehuneko handi batean okupatuak badira ere, badira herriak non Udalak lokala eman dion gazteriari, hau baitzen berez mugimenduaren aldarrikapena hasieran.
Gizarte Zentro Okupatuak deritzate Europako hainbat lekutan, Euskal Herria eta Katalunia salbuespen. Izen osoa, Gizarte Zentro Okupatua Autogestionatuak eta jarraian izen propioa izango litzateke. Antza denez, izen hori Italiatik inportatua izan zen. Katalunian, Casal izena dute.
Gune hauek, normalean gazteriaren beharrak asetzeko merkatal zentruen kontsumoarekin erlazionatutako ekimen alternatiboak burutzen dituzte, zine komertzialaren, janari azkarreko jatetxeen (McDonald´s, Burger King, Pizza Hut, Kentucky Fried Chicken, Telepizza...) edota diskoteken kontra.
Horrela, mota askotako tailerrak burutzen dira (musika, pintura, jostura, bizikleten konponketak, Linux eta software librea, dantzak, etab.), kontzertuak (dohain edo oso merkeak beti), bazkari herrikoiak, txapelketak (xake, bertxo, etab.), hitzaldiak, protestak...
Edifizio hauek askotan pertsona fisiko edo juridikoen izenean daude legalki, eta ondorioz, desalojo mehatxuak normalak dira. Batzuetan, biolentziaren erabileraren bidez, Iruñeko Euskal Jai Gaztetxea edota Bilboko Santutxu auzoko Sorgintxulo Gaztetxearen desalojoak kasu.
Gaztetxeari buruzko iritzia nahi genuen , hori dela eta,inkesta bat egin dugu. 
Datu guztiak atera ondoren,nabaria da ikasle gehienek ,gaztetxea nahi dutela herrian. Zehaztuz %71 k nahi du.%25 ri berriz,ez zaio axola, eta %3 k ez du nahi gaztetxea eduki.Beste alde batetik,azpimarragarria da, %71 k lokala nahi duela gaztetxearen ordez. Datu hori, oso interesgarria iruditzen zaigu. Garai batean gaztetxeak indar gehiago zutelako lokalek baino. Gaztetxea zer egingo luketen galdetzeko orduan, ehuneko gehienak zerbait antolatu erantzun du eta beste handi batek jokatu.Atzean gelditu dira egon eta erre erantzun duten ikasleak.
Zerbait antolatzeko orduan, %54,7 k kontzertuak erantzun du eta %36 k berriz txapelketak. Mendi irteerak, ordea,  %8 k bakarrik erantzun du.
Azkenik, gaztetxea non jartzeko galdetu dugunean, %64 ek kaxkoan erantzun eta %39 k berriz auzoetan.
Erantzun guzti hauek jasota, ondorio batzuetara iritsi gara:
-Ikasleak nahiago dute lokala gaztetxea baino, han, gure ustez intimitate handiagoa dutelako eta azken batean, konfidantzako lagunekin egon daitekeelako
-Beste alde batetik, interesgarria iruditu zaigu, ehuneko handi batek zerbait antolatu erantzun duela.Honek esan nahi du gaztetxea aurrera eramateko gogoa dutela eta bere alde lana egiteko ere bai.
Gaztetxeari buruz informazio gehiago lortzeko akerra gaztetxeko kide bati elkarrizketa egin genion .
1.-Zer plan dituzue Akerra gaztetxea aurrera eramateko?
Gehienbat kontzertu batzuk antolatu. Baita ere gaztetxea pixkabat txukundu.
2.-Noiz hasi zineten gaztetxea aurrera eramateko kontutan?
Orain dela 4-5 hilabete hasi ginen lanean .
3.-Zerbait antolatzeko planik ba al duzue gaztetxean?(kontzertuak,mendi irteerak………)
Kontzertuak antolatzeko interes handia daukagu.
4.-Zenbat lagun zaudete?
Kuadrila ezberdinak biltzen gara. Gutxi gora behera 30 bat lagun gaude gaztetxea aurrera eramateko intentziotan.
5.- Gustatzen al zaizue herriarengatik lan hau egitea?
Bai, asko. Gainera ondo pasatzen dugu.
6.-Diru laguntzarik gaso al duzue udaletxetik?
Bai jaso dugu diru laguntza bat.

Gaztetxearen alde onak eta alde txarrak:
Gaztetxeak ere, gauza guztiak bezala, bere alde onak eta txarrak dituzte. Alde onei begiratuz,  jende asko, lagun taldeak, kontzertuak, gauzen antolaketa…
Alde txarrei begiratuz, droga trafikoa…
Beraz, esan dezakegu Euskal Herriko gaztetxeak alde on gehiago dituztela txarrak baino.
Euskal kultura gazteek aurrera eramateko gune handi bat da eta hori alde oso ona da, gaztetxeetan bezala ez da Euskal kultura aurrera eramateko.
Euskal Herri guztian eta mundu osoan bezela droga trafikoa da gaztetxeetan ere jende gehienak ematen duen alde txara, baina gure ustez droga trafikoa ez da gaztetxeetan bakarrik, beraz gaztetxeak horren aitzakiaz kentzea ez da biezkoa.   
Usurbilgo Udalak Potxoenea etxean gaztetxea jartzeko ideia eduki zuen. Baina azkenean ez zuten ideia aurrera eraman eta orain kulturgunea egin behar dute bertan.
Ikusmin handia ekarri zuen albiste horrek Usurbilera, baina urte batzuk pasata ikusi genuen gaztetxea ez zela eraiki.
ONDORIOAK:
Datu hauen guztiak ikusi ondoren, esan dezakegu, gaztetxeen alde pertsona asko dagoela, eta jendea behar dela bertan lan egiteko, gauzak antolatzeko, giro onari eusteko…ondo pasatzeko, dibertitzeko!
Usurbilgo gaztetxea egoera txarrean egon da azken denbora honetan ez zuelako inork hori hobetzeko lan egiten eta ez zegoelak ez interes askorik eta ez dirurik.
Beste alde batetik, adierazi beharra daukagu interesgarria iruditu zaigula, neskek askoz nahiago dutela lokala gaztetxea baino. Gure ustez, gehienbat intimitate kontagatik eta bertan lasaiago egongo direlako. Gaztetxean aldiz, beste pertsonekin erlazionatzeko arazo gehiago izango zituzketen.
Hau guztia ikusirik uste dugu, ondorio nagusiena gaztetxea nahi bada herrian lortuko dela, denen laguntzarekin, dirua lortzen, gauzak antolatzen… dela esan dezakegu. Inkesta ikusirik, eta datu guztiei erreparatuz, ikasleon artean, esan daitekenez, gaztetxea nahi dutenak, nahi ez dutenak baino gehiago dira.
Beraz, honekin adierazi nahi dugu, gaztetxea nahi dutenek lagundu egin behar dutela edo gutxienez bere iritzia eman.


Azalera itzuli