9. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Liburutegiko Bakartxori elkarrizketa

irudia

“LIBURUTEGIKO INSTALAZIOAK EZ DIRA EGOKIAK” DBH3ko ikasle batzuk Sutegi kultur etxera joan gara Bakartxori elkarrizketa egitera. Bera, hango liburuzainetako bat da. Kultur etxeari buruzko galdera batzuk egin dizkiogu. Liburutegiaren alde onak aipatzeaz gain, eraikinak dituen hainbat arazo ere aipatu ditu.

Sutegi kultur etxeak 2005ean zabaldu zituen ateak. Azken urteotan joaten den pertsona kopurua asko igo da. Izan ere, zerbitzu asko eskaintzen dituen liburutegia da.

1.      Ihintza: Nolatan aukeratu zenuen lan hau?

Bakartxo: Pixka bat kasualitatez. Ikasketak bukatu eta gero gai honi buruz ikastaro bat egiteko aukera sortu zitzaidan. Noski, gero ez nuen zalantzarik izan honekin jarraitzeko.

 2.      I: Nolako lana egiten du liburuzain batek?

B: Alde batetik, aukeraketa lan bat egiten dugu liburutegiko fondoa litzatekeena osatzeko, zein liburu erosi eta horrelakoak. Gero, hori prestatu egiten dugu jendearen eskura jartzeko; datuak ordenagailuan sartu eta abar. Gainera, batez ere nire kasuan liburutegiko laguntzailea naizenez, jendeari laguntzea, informazioa ematea, maileguak egitea… tokatzen zait.

3.      I: Jende asko etortzen al da? Zer adinetakoa?

B: Jende piloa etortzen da. Asko eta adin guztietakoak. Haur txikiak, ikasle asko, jubilatuak, etxeko andreak… denetik.

4.      I: Zer zerbitzu eskaintzen ditu kultur etxeak?

B: Egia da nik ez dudala kultur etxe osoa kontrolatzen, gu liburutegian egoten gara batez ere. Baina hor behean aretoa dago, bertan ikuskizunak, zinea… egiten dira. Hala ere, guk eskura jartzen dugu hilabeteko kultur eskaintza eta hor ematen da informazioa. Horretaz gain, behealdean kokatzen den atez ateko bulegoa dago. Eta nola ez, liburutegia.

5.      I: Zenbat langile zarete kultur etxe osoan?

 B: Udaletxean kultur teknikari bat dago. Han kultur etxean egingo diren ekintzak kontrolatzen dituzte. Ez dute hemen lan egiten. Hemen hiru pertsona ari gara lanean, baina denok ez dugu lanaldi osoa egiten. Hiru horietatik pertsona batek baino ez du lan egiten egun osoa. Besteok zatika egiten dugu.

6.      I: Nolakoak dira kultur etxearen instalazioak?

B: Beheko aretoan 150 bat pertsonarentzako eserlekuak daude. Beste aldean, pilotarientzako dutxak daude, partidua amaitutakoan han aldatzen dira. Eszenatokia ez da oso handia, erdi-mailakoa da. Guk ezagutzen duguna liburutegiko instalazioak dira. Gure ustez, ez dira liburutegi batentzat nahikoak. Oso txikiak dira. Gainera, arkitektoak ez zuen asmatu, arazo asko ematen baititu; goiko pisura ikastera joaten diren gazteak kexatu egiten dira beheko builen ondorioz, ezin baitute ondo ikasi.

 7.      I: Azken galdera. Ondo moldatzen al zarete langileen artean?

B: Oso ondo. Langileen artean oso ondo moldatzen gara eta hori antzematen da lan egiteko garaian, ezin bestekoa baita denon artean ondo moldatzea.


Azalera itzuli