9. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

albisteakerreportaje nagusia

Skatepark

irudia


“SKATE PARK” BERRIA USURBILEN

Usurbilgo skaterren topalekua!!

Aspaldidanik egon dira Usurbilgo skaterrak horrelako baten zain, eta azkenean lortu dute nahi zutena. Skaterrek diseinatutako planoetatik atera zen skate pista. Esan beharra dago oso ondo etorriko zaiola herriari, jende asko joaten baita hara, patinetan, patinetean, bizikletan...ibiltzera. Oso ondo etorri zaio herriari; horrela skaterrak han elkartuko dira, eta ez diete herritarrei enbarazu egingo.
Otsailaren hasieran hasi ziren eraikitzen eta martxoaren hasieran bukatu zuten, pentsatu zuten bezala. Dagoeneko jendea hara gerturatzen hasi da; egunetik egunera jende gehiago ikusten da han. Bizkarre ondoan dagoen parkea aprobetxatu zuten herriari eragozpenik eman gabe, Akaba enpresaren instalazioen parean.

Anima zaitezte hara bisita bat egitera han disfrutatu ahal izateko.



     

Skatearen historiari buruz, hainbat gauza daude aipagarri. Skateboardinga, 1940-1950. urte tartean agertu zen surfaren eraginez, skatebord gehienak, egur zati sinple bat ziren eta gutxinaka-gutxinaka, obetzen joan ziren denboraren poderioz, hau da, gutxinaka gauza berriak edota kalitate hobeko materialak txertatzen joan ziren. Lehenengo skateboerd marka komertzializatua "Makaha" izan zen, eta marka hau izan zen kikctail monopatinak argira atera zituenak, Izugarri arrakastatsu bihurtu ziren skateboard edota monopatin hauek.


Beranduago, marka pila ateratzen hasi ziren Makaha markak lortu zuen arrakasta ikusita. Garrantzitsua dela uste dugu, urteekin maniobrak asmatu egin zirela aipatzea. Honako hauek dira maniobra horien izen batzuk:
- Ollie
- kikflip
- Pop-shove it
- 50-50 grind
- 360 kikflip
- frondside 180
... eta abar luze bat.


Azalera itzuli