9. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

ERLE EGUNA

irudia

 

Erle Egunaren 20. edizioa ospatu zen Usurbilen igandean, azaroak 25ean. Ezti eta oro har erleen mozkinez azokan gozatzeaz gain, ingurumenaren alde hainbeste lan egiten duten eta ingurumenaz hainbeste dakiten erlezainekin hitz egiteko. Ez da soilik Usurbilen egiten beste herrietan ere bai, Deban, Elgetan... Kasu honetan Usurbileko erle egunean zentratuko gara. Usurbileko frontoian ospatzen da, bertan, eztia, bizkotxoak, gailetak etab... saltzen dituzte D.B.H4.mailako ikasleek, urte bukaerarako irteerarako bidaia ordaintzeko. Usurbilen mugimendua goizeko 09:00etan hasi zen eta 14:00etan bukatu zen. Hasieran, 09:00etatik 10:00etara ezti eta gozogintza bilketa egin zen. Ondoren, 11.00etatik 14:00etara erakusketak (erleak, eztia, ontziratzeko prozesua…), postuetako salmenta, marrazki lehiaketa egin ziren, eta bideoak ere egin ziren Sutegian. Tarte horretan ere, 13:30etan, erlezainek ekarritako sari banaketa egin zen: Ezti Lehiaketako irabazleak, gozogintzako irabazleak eta marrazki lehiaketarako irabazleak. Ezti desberdinen dastaketa Euskal Herriko XX. ezti lehiaketa eta gozogintza lehiaketa egin ziren.  Egun hau, etxeko txikientzako ere aproposa da, umeentzako jolasak ere egin zirelako.


 

Umeen jolasa, Zirimaren barnean sartzen zen. Zirima 8-10 urte tartekoentzako kirol elkarte bat da, eta erle eguneko jolasa elkarteak antolatu du. 11:30 frontoian elkartu ziren, 100 pertsona inguru azaldu ziren. 2 partida egin ziren: lehenengoa 12:00etatik 12:30etara eta bigarrena 12:30-13:00. Jolasa ezkutaketa handi bat zen eta arauak hauek ziren: Batetik familiaka ezkutatu behar zen, heldu bat eta umeak batera. Bestetik kale zehatz batzuk definitu zituzten, kaskoan. Hasieran lau monitore hasten ziren bilatzen, monitoreak peto batekin joan ziren besteengandik bereizteko. Monitoreak aurkitzean aurpegia marrazten zieten eta beraiek harrapakin izatetik harrapatzaile izatera bihurtzen ziren, horren ondorioz jolasa dibertigarriagoa izatera pasatzen zen harrapatua izatean jolasten jarraitzen zenuelako eta ez zinen jolasetik kanporatzen. Jolasa bukatzean, hau da, 12:30ak iristean, harrapatua ez zena izan frontoira joan behar zen bigarren partidari hasiera emateko. Jendearen balorazioa positiboa izan zela iruditu zaigu, esan dezakegu jolasak arrakasta handia izan zuela 100 pertsona inguru joan zirelako eta jendearen aurpegiak ez zuelako kontrakoa esaten.

 

Bideo hau 2010ean ospatu zen erle egunekoa da.

 

https://www.youtube.com/watch?v=-LjDBPVLDwk

irakurri osoa


aurrekoakaurrekoak