8. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Bordatxoko kroketak

irudia

Bordatxo taberna, Usurbilgo frontoiaren atzean ikusten den errotondaren ondoan kokatzen da. Nahiko estua eta luzea da. Sukalde handia du eta barra oso luzea. Kanpoan terraza handi bat du aterpearekin. Bertan, plater konbinatuak, pintxoak, bokatak, gosariak, … baina batez ere kroketak jan ditzakegu.
Janariaz gain taberna bera oso garbia eta dotorea da. Gainera, telebistan futbol partiduaz gozatzeko aukera duzu. Telebistaren azpian mahai luze bat dago, egunkariak, aldizkariak, … irakurtzeko.
Usurbildarron artean famatuenetarikoak dira. Herriko taberna guztiek berezitasun ezberdin bat dute; Ardi beltzeko garagardoa, Txirristako pintxoak, Xarmako patata minak, Txiribogako plater konbinatuak, … baina denetan berezienak Bordatxoko kroketak dira.

Bolada batez, Bordatxo taberna berritzen ari zirelako, ez genuen kroketa hauek dastatzeko aukerarik izan eta benetan faltan bota genituen. Itxi zutenean, jendea, Mikel Elexpek duen sekretuaren bila ibili zen. Hasieran, taberna irekitzean kroketak ez zeuden lehen bezain onak baina denbora igaro hala kroketak hobetzen joan ziren. Azkenean lehengoak bezain onak izatera itzuli ziren.
Jakin-minak jota Bordatxo tabernako sukaldera jo dugu bertako langileei elkarrizketa egin asmoz:

1- Ihintza: Zeintzuk zarete sukaldariak? Zein eskarmentu duzue sukalde kontutan?
Bordatxo: “Bi sukaldari gaude tabernan: ni (Mikel) eta Estitxu. Atxega Jauregian eta Txitxardin jatetxean egin nuen lan hamar urtez eta bertan asko ikasi nuen -dio Mikel Elexpek.

2- Ihintza: Beste tabernetan bezala, ba al duzue kroketak egiteko sekreturik?
Bordatxo : “ Ez dute sekreturik, maitasun askorekin eginak dira.”

3- Ihintza: Zein osagai erabiltzen dituzue kroketak egiteko? Nola egiten dituzue?
Bordatxo : “Urdaiazpikoa, irina, esnea eta gurina gatz pixka batekin dira kroketak egiteko erabiltzen ditugun osagaiak.
Gurina urtu, ondoren urdaiazpikoa eransten diogu, (dezente frijitua baldin badago hobe).Guzti honi irina esnearekin nahastu eta masa edo ore bat egin. Ore hau kaxa batera pasa (kaxa handia), gero kroketei forma ematen diegu, arrautza eta ogi birrindutik pasa eta azkenik frijitu”.


4- I : Zein motatakoak egiten dituzue? Zein zaporetakoak?
B: “Urdaiazpikozkoak egiten ditugu.”

5- I: Asko saltzen al dira? Bordatxo tabernako ``produktu izarra ´´ al da bertako kroketa?
B: “Asko saltzen da, astean 240 kroketa egiten ditugu. Sagardo Eguna bezalako ospakizun batetarako ordea, 1100 kroketa inguru egiten ditugu. Bada Donostiatik etortzen den jendea espresuki kroketak jatera. Bordatxoko “produktu izarra da, dudarik gabe”.

Hau irakurtzen duzuen guztiei Bordatxo tabernara joan eta bertako kroketa bat edo gehiago dastatzea gomendatzen dizuegu. On egin!!


Azalera itzuli