8. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

ATEZ ATE

irudia

Konposta ere egiten da hainbat eta hainbat etxeetan, batez ere landa ingurukoetan. Zubieta Usurbilen dagoen auzo bakarra da atez atekoa egiten ez dena, Donostiako udalak kudeatzen baitu Zubietaren zati bat.

400 familia usurbildar konpostatzen ari dira eta hauek lurrarentzat ongarria lortzen dute. Herriko 37.630 kg hondakin organiko bihurtu zen konpost 2009ko Apirilean.

Guzti honen helburua Zubietan jarri nahi den erraustegia ez aurrera ateratzea da eta herria asko saiatzen ari da nahiz eta helburu oso zaila izan.

Atez ateko bilketaren ondorioz askoz ere zabor gutxiago ari gara sortzen. Sistema honekin hasi eta bigarren hiru hilabetean emaitza horiek hobetu egin ziren, 2009ko apirilean adibidez hondakinen %81,52 bildu zen gaika, 2008ko apirilean berriz, %23,82.

Usurbilen sortzen den materia organiko guztia birziklatzen duen Euskal Herriko herri bakarra da. Emaitza hauek atez atekoari eta etxeetan konpostatzeari esker lortu da.

Hondakinen %37 konpost bilakatzen da eta osasunarentzat kaltegarriak diren hainbat osagai ekiditen dira (lixibak, gasak…).

Gaikako bilketa honetan, egunero zabor mota bat ateratzen da. Organikoa astean hiru aldiz; astelehenetan, ostegunetan eta larunbatetan. Plastikoa astean bi aldiz; astearte eta ostiraletan. Papera eta kartoia astean behin; asteazkenetan eta errefusa berriz, igandetan. Pixoihalak eta antzeko hondakinak egunero ateratzeko aukera dago.

Herritar bakoitzak egunean 330g hondakin organiko sortzen du, hau da, urtean 120,45kg. 2009ko apirilean ia 13000kg organiko konpostatu dira eta hau gero ongarri bihurtzen da lurrarentzat.

Konpostatzen duten familiei udalak %40ko hobaria ezartzen die zabor tasan.

2009ko urtarrilean eta otsailean iazkoan baino beira gutxiago bildu da. Errefusa ere gutxiago sortzen da, urtarriletik otsailera %10 jaitsi zen. Aurtengo apirilean lehengoan baino 1480 kilo zabor gutxiago bota zen zabortegira.

Atez atekoaren ideia hau Kataluniatik hartutakoa izan da eta beste udalerri batzuetan ere proiektu hau martxan jartzeko asmoa dute. Esate baterako; Hernanin, Urnietan, Pasaian eta Oiartzunen sistema honen bideragarritasuna aztertzen ari dira.


Udarregi ikastolako DBH-ko ikasleen iritziak kontuan harturik, datu hauek atera ditugu:

Taula honetan DBHko ikasleek atez atekoa zenbat errespetatzen duten ikusiko dugu:

BETI GEHIENETAN BATZUETAN INOIZ EZ
ETXEAN %71,3 %8 %3,3 %6
KALEAN %18 % 40,67 %28,67 %8
IKASTOLAN %68,67 %16,67 %4,67 %4


Hurrengo taula honetan DBHko ikasleen proiektuarekiko adostasuna ikusi dezakegu:

ADOSTASUNA PORTZENTAIAK
Guztiz alde % 44
Alde % 31,3
Berdin zait % 11,3
Ez nago ados %10,67


Taula honetan berriz ikasleek proiektuarekiko zein iritzi duten jarri dugu:

PORTZENTAJEAK
Onuragarria % 86
Txarra % 0,67
Denbora galtze bat % 8,3

Hauek dira DBH ko ikasleek atez atekoari buruz dituzten iritzi orokorrak:

-Herriari onura egiten dio gehiago birziklatzen dugulako.
-Ez dugu zaborra zabortegira eraman beharrik.
-Herriari onurak ekartzen dizkio erraustegia ez jartzeko.
-Askoz ere hondakin gutxiago sortzen da.
-Erraustegia jartzen bada erretzeko gutxiago egongo da.

Hala ere badaude aurkako iritziak dituztenak ere:

-Herriko kaleetan zabor gehiago ikusten da.
-Lehen baino zaborrontzi gutxiago daude herrian.
-Udan, beroarekin, arratoiak etorriko dira.


Hauek dira atez ateko proiektua jarri aurretik eta ondoren bildutako datuak:

2008 - 2009

Tonatan ( T ) Urtarrila Otsaila Martxoa Apirila
Papera 25 22 22 21,5 22 23 21 20
Ontzi arinak 13,5 8 10,5 7,5 11,5 9 11 9,2
Beira 17 22 10 12 25 26 16 20
Autokonpostajea 0 0 0 0 0 8 10 12
Organikoa 0 0 0 0 0 20 0 37
Errefusa 12 160 10 130 15,7 100 17,5 25


Datuak ikusirik norberak ondorioztatu dezala erraustegia egitea behar beharrezkoa den
ala ez.


Azalera itzuli