8. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Josu udaltzaina

irudia

“GURE JARDUNA OSO GUTXITAN ESKERTZEN DA, GEHIENETAN GURE LANA EZ DA BALORATZEN”

Josu Arruti Huegun du izena, 44urte ditu eta Aian (Gipuzkoa) jaioa da, baina oso txikitatik Usurbilen bizi da. Usurbilgo udaltzaina da, udaltzain taldeko bigarren burua , elektrizitate ikasketak egin zituen arren. Udaltzain buru Pello Zubeldia dute. Jakin minak jota Josuri elkarrizketa bat egitea bururatu zaigu.


ELKARRIZKETA

1. Zenbat urte daramatzazu udaltzain lanetan?
“Aurten egin ditut hogei urte”.

2. Zerk bultzatu zintuen udaltzain izatera?
“Lanpostu finkoa zela eta, animatu nintzen oposaketak egitera. Urte haietan langabezi handia zegoen.”

3. Udaltzaina izan aurretik zein beste lan egiten zenuen?
“Elektrikari ikasketak egin ondoren lau urte egon nintzen lan horretan.”

4. Lan hau gustatzen al zaizu?
“Hasieran egokitzea kostatu egin zitzaidan, baina denborarekin ohitu egin naiz.”

5. Ondo moldatzen al zarete lankideen artean? Zenbateko lan taldea osatzen duzue Usurbilgo udaltzaingoan? Zenbat gizon eta zenbat emakume?
“Bai oso giro ona daukagu gure artean. Sei udaltzain gara, lau gizon eta bi emakume.”

6. Usurbilen ekitaldi edo egun berezi dezente antolatzen da urtean zehar; kabalgata, sagardotegi garaia, Sagardo Eguna, Erle Eguna, Santixabelak…Zein lan berezi suposatzen dute egun berezi hauek?
“Egun horietan, gehien bat, trafikoko arazoak areagotu egiten dira.”


7. Zuen lana herritarrek eskertzen dutela uste al duzu?
“Oso gutxitan gertatzen da hori, gehienetan gure lana ez da baloratzen”.


8. Zertan datza zuen lana, zein dira lanaldia hasi eta bukatu arteko eguneroko zereginak?
“Ugariak dira zereginak, besteen artean; udal eraikuntzetako alarmak kendu eta jarri, ikastolako sarrera eta irteerak zaindu, udal dokumentuak banandu, obrak zaindu, trafikoa erregulatu, txakurrak kontrolatu, zaborrak kontrolatu, epaitegiko gaiak (herritarren arteko istiluak, salaketak hartu ea.), azken finean herritarrei udal ordenantzak bete arazi”.



9. Uniformearekin lan egiteak abantailarik ba al du edo deserosoa da?
“Ez bat eta ez bestea, ohitu egiten zara.”

10. Zein izan da zure lanak eman dizun unerik larriena edo beldurgarriena? Eta atseginena? Zure bizia jokoan ikusi al duzu inoiz lanean?

“Ez da denbora asko herriko Euskadiko Kutxan bi gizon armatuak lapurretan ari zirela aurre egin behar izan geniola egoerari. Borrokan labanekin ari zirela ere laguntzera joatea tokatu zitzaigun. Momentu larriak dira! Arazoren bat daukala esanez deitzen duen herritar bati laguntzea ere, une atsegina izaten da, normalean”.


Azalera itzuli