8. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

albisteakerreportaje nagusia

Santo tomas

irudia

SANTO TOMAS:

Udarregiko ikasleak abenduaren 18-an Santo Tomas ospatzera atera ginen kalera kantari. Eguraldiak hasieran ez zuen asko lagundu euria egin baitzuen, baina azkenean erdi ateri zegoela atera ginen. DBH-kook ibilbide bat egin genuen, lehenengo Askatasuna plazan kantatu genuen, jarraian eliza ondoan eta azkenik errotondan.
DBH4-koak ez ziren atera kantatzera eta txistorra ogitartekoak prestatzen geratu ziren, izan ere, txistor ogitartekoak saltzen ateratzen duten dirua kurtso bukaerako bidaiarako gordetzen dute.
Kantarien aurretik trikitilariak, saxofoi jotzailea, tronpeta jolea eta pandero jolea genituen. Kantatzen genuenean, kanta batzuetan instrumentuak ere parte hartzen zuten.
Udarregi ikastolan bertan jan genituen txistorra bokadiloak, DBH osoak eta LHk. Jan eta gero irakasleek ordu erdiko denbora librea eman ziguten jolasteko. 12etan gelara joan eta irakasleekin agurtu ginen, gabon onak pasatzeko esanez.


Azalera itzuli