7. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Lehen mailako kirolak eta bigarren mailakoak Usurbilen ?

irudia

Eskubaloia herrian gehien praktikatzen den kirola da, arrakasta gehien duena. Kirol maila handia dago eta horregatik herrian dauden beste kirol elkarteei baino diru laguntza handiagoa ematen diote, Udalaren eskutik.


Kirol honek egoera ona du. Beti egon dira entrenatzaileak prest taldeak aurrera eramateko eta entrenamenduak egiteko, beti egon dira baldintza onak denerako. Baloi onak, pista egokia, ekipamendu egokia ( kamiseta patrozinadorearekin…) Baina askotan kiroldegiko pistan, euria egiten duenean, ura sartzen da, orduan ezin da eskubaloian jolastu eta hori onartezina da zeren diru laguntza gehien jasotzen duen kirola da.
Kuoten kobratzea nahiko handia da:

-lehenengo ordainketa azaroan: 50€

-bigarren ordainketa otsailean: 20€

-hirugarren ordainketa maiatzean: 20€

Momentu honetan eskubaloiko kirol elkarteko talde bat maila altuan dabil, honek herriko eskubaloiari izen ona ematen dio .


Usurbilen eskupilotan gero eta jende gutxiago ari da apuntatzen, eta kirol honetan zebiltzan askok utzi egin dute eskuko minarengatik. Kadete mailan hiru bakarrik daude apuntatuta eta taldeak egiteko garaian gaizki ibiltzen dira zeren, bikoteak osatu ezinik dabiltza.

Pilotako maila batzuetan pilotak falta dira: adibidez kadete mailan afizionatuen pilotekin entrenatzen dute eta pixka bat jolastean eskuko mina jartzen zaie. Frontoiko lurra ez da egokia, zikina dagoelako eta pilotaren botea oso txarra delako.
Esku pilota Usurbilen honela ordaintzen da:

-lehenengo ordainketa azaroan: 50€

-bigarren ordainketa otsailean: 20€

-hirugarren ordainketa maiatzean: 20€
Kirol honetan, azkenean, ez da inor apuntatuko eta Usurbildik desagertu egingo da. Norbaitek apuntatu nahi duenean ezingo du pilotan ibili Usurbildik kendu egin dezaketelako. Ordutegia arazo bat da ez duelako denbora ematen takoak jartzeko eta entrenamenduko minutu batzuk galdu egiten dira. Infantil mailatik kadete mailara frontoiez aldatu egiten da eta Aginagara joan behar izateak garraio arazo bat sortzen du. Pilotako material guztia jendeak erosi behar du. Pilotako elkarteak kamiseta eta txaketa bakarrik ematen ditu, beste guztia kirolariek erosi behar dute.

Usurbilen kirol asko praktikatzen dira eta horien artean eskubaloia eta eskupilota daude. Lehenengoa gehien praktikatzen dena da eta bigarrena gutxiena. Eskubaloi elkarteari diru laguntza gehiago ematen diote eta prestakuntzak hobeak dira, pista nahiko ondo dago. Pilotako elkarteari berriz diru laguntza txikiagoa ematen diote eta frontoia ez dago batere ondo.

Udaletxeak diru laguntzak ematen ditu, baina eskubaloiari ematen dio gehien eta horrek ez luke horrela izan behar, elkarte guztiei diru kopuru berdina eman beharko lioke nahiz eta eskubaloian jende gehien ibili eta talde bat maila onean egon.
Bestalde, entrenatzaile kopurua ere ezberdina da, pilotan oso entrenatzaile gutxi daude eta eskubaloian berriz gehiegi. Pilotako jendea ez dago prest entrenatzeko zeren diru gutxi ordaintzen dute, diru-laguntza txikiena baita. Gainera, kirolariek entrenamendu bakoitzean berdina praktikatzen dute, entrenatzaileak beraz, esan daiteke ez daudela ondo prestatuta.
Ekipamenduen aldetik alde handia dago. Eskubaloikoei, txandala, trajea eta motxila ematen diete eta Pilotakoek berriz kamisetak eta txaketak bakarrik ematen dizkiete, galtzak beraiek erosi behar izaten dituzte.
Garraioa ere beste arazo bat da pilotarentzat, aldiz, eskubaloiak ez du eragozpenik. Eskubaloikoek Usurbilen entrenatzen dutenez ez dute arazorik baina pilotakoek Aginagan entrenatzen dute eta hori arazo bat da zeren, entrenamenduko zati handi bat bidaian galtzen dute.

Erreportaje honekin, dagokionari, kirolen artean ezberdintasun hauek desagertzea eskatu nahi genioke.


Azalera itzuli