7. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Petarik bai?

irudia

  Egin ditugun elkarrizketetan Udarregi ikastolako DBH-ko ikasleei zenbat kontsumitzen duten, nondik lortzen duten hainbeste diru galdetu diegu, zergatik kontsumitzen duten…

 Irudi batzuk ere azaltzen dira, droga batzuena tabakoa, alkohola, haxixa, marihuana…

Drogak kontsumitzeko modu desberdinak daude, erretzen, sudurretik sartzen, xiringa batez…

Hori dela eta gomendatzen dizuegu erreportai nagusi hau irakurtzea, nerabeen droga kontsumoaz gehiago jakiteko.

                                                   EUSKAL HERRI MAILAKO IKERKETA

Euskal herri mailako ikerketan (2004) azaltzen diren datuak ikusirik 15-19 urte bitartean, ez da handia diferentzia neska eta mutilen artean, alkohola edate kontuetan.

 Tabakoan neskek gehiago erretzen dute gizonek baino. Erretzen diren drogak (kannabis eta marihuana) mutilek gehiago kontsumitzen dute, baina neskak ez dira atzean geratzen.

Droga gogorretan (anfetamina, kokaina, extasia, MDMA,…) mutilak dira gehien kontsumitzen dutenak eta neskak gutxiago.

 Gazteak oso goiz hasten dira drogak probatzen gainera familiakoekin edo eskolan arazoak edukiz gero lehenago hasten dira. Behin hasiz gero, oso zaila da uztea , gainera arazoak badituzu familiakoekin eta lagunekin zailagoa da beraiek laguntzea eta oso zaila da bakarrik uztea.

 Droga kontsumitzen duten15-19 urte bitarteko gazteen %97ak osasun arazoak dituzte.  Gainera, beste datu kezkagarri bat ere ageri da, problema ekonomikoak dituzte %64ak eta justiziarekin arazoak dituzte kontsumitzaileen %55ak.

Familiarekin arazoak dituzte kontsumitzaileen % 63ak  eta lagunekin %39ak. Kontsumitzaileen arazo larrienetako bat kontrola galtzearena izaten da, beren buruen jabe ez izatea, eta hau kontsumitzaileen %71ari gertatzen zaie.

 

     UDARREGI IKASTOLAN EGINDAKO GALDEKETA

Usurbilgo udarregi ikastolako DBHko ikasleei egin genien galdeketaren emaitzak ondorengo hauek dira:

 Normalean oso erraz lortzen dituztela drogak esan digute bost ikasleek, gainera ezagunei eskatuz, tabernetan eta familiako bati eskatuz lortzen dituzte kontsumitzen dituzten drogak.

Bost pertsona horiek esan digute astean hamar zigarrotik lau pakete bitartean erretzen dutela eta erantzun horrekin kezkaturik, nondik ateratzen duten dirua galdetu diegu eta gehienek aurreztuz lortzen dutela dirua esan digute, beste batzuk amak emanda eta gutxi batzuk gurasoei kenduta ateratzen dute.

 Zer droga mota gogoko duten galdetzean, berdin zaiela esan digute, konformatzen omen dira dagoenarekin. Normalean, ezkutuko lekuetan kontsumitzen dituzte drogak, lotsagatik, norbaitek ezer esateko beldurragatik... Guraso gehienek badakite beren seme-alabak kontsumitzaileak direla.

 Normalki, denak batera joaten dira droga bila, baina bada bakarrik joaten den jendea ere edo lagun bati eskatzen diona erosteko. Gehienek astean zehar, eskola eta gero, arratsaldeetan, dute droga kontsumitzeko joera..

 Esan genezake asko kontsumitzen dutela eta diru asko gastatzen dutela. Horrek guztiak familiari eragiten dio.

 ZENBAIT DROGEN EZAUGARRIAK

 HAXIXA: Kannabisetik sortzen den droga psikotropikoa da..Hain zuzen ere  landare emearen  hosto eta pistiloetan dagoen erretxinarekin sortzen den substantzia da..

 ALKOHOLA: hizkera arruntean, alkoholaz hitz egiten denean, alkoholdun edariei buruz egiten da. Edari horiek, edonola ere, Etanola alkohol molekula organiko bat dute.

 PORROA: kannabisa edo haxixa duen zigarroari ematen zaion izen herrikoia da, beste izen batzuk ere baditu; peta, txirria edo kanutoa dira.

 TABAKOA: ( nikotina tabacum L ) landare bat da. Bere, hostoak, droga legal moduan erabili eta saltzen dira. Mundu osoan kontsumitzen da . Hosto handiak ditu eta bere osagaietako bat, nikotina da, menpekotasun handia sortzen duen sustantzia.

MDMA: Metaleno Dioxi Met Anfetamina izeneko substantzia kimikoa da, laburbilduz MDMA.Estasia bezala ere ezagutzen da.

KETAMINA: droga disoziatibo aluzinatzailea da, feniziklidinatik eratorritakoa gaur egun medikuntzan eta albaitaritzan erabiltzen da bereziki; bere propietate analgesiko eta batez ere anestesikoak baliatuz.

 HEROINA: edo diazetimorfina (C21 H23 NO5) opiazeoen familiako legez kanpoko droga bat da, munduko herrialderik gehienetan ezagutzen da, menpekotasun handia sortzen duena.

Erreportai honekin transmititu izan nahi duguna nerabeek uste baino lehenago eta droga gehiago kontsumitzen dituztela izan da. hortik aurrera, kontuak atera!!!!


Azalera itzuli