7. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

esne beltza

irudia

 

HARITZ LONBIDE (ESNE BELTZA)

“Musika beltzak bustitzen ditu gure abestiak ”

 

Haritz Lonbide Usurbilgo Zumarte musika eskolako tronpeta irakaslea dugu. Horrez gain Esne Beltza taldean tronpeta jotzen du. Hauek CD bat dute “Made in Euskal Herria” izenekoa. Taldea zortzi kidek osatzen dute:

Xabier Solano, Sergio “Patxuko”, Jontronbon, Iban Zugarramurdi, Pello Gorrotxategi, Jon Mari Beasain, Aitor Zabaleta, DZ eta Haritz Lonbide bera. Talde honen sorreraren lokarria Fermin Muguruza da, izena ere “Esne Beltza ” berak proposatua izan zen. Jakin minez elkarrizketa bat egin diogu, hona hemen Haritzek esandakoa:

 IHINTZA: Nongoa zara zu?Eta taldekideak?

Haritz Lonbide: “Donostiako Bidebieta auzokoa naiz ni. Beste taldekideak, Zizurkil , Hernani, Intxaurrondo, Irun, Arantza eta Leitzakoa ”.

I: Noiztik ezagutzen zarete taldekideak?

H.L: “Batzuk, urte pila dira ezagutzen garela. Talde ezberdinetan jo arren eszena tokian askotan koinziditzen dezu ”.

I: Zenbat taldetan jo duzu Esne Beltza sortu aurretik?

H.L: “TTak!, Fermin Muguruza, P3Z orkestra eta Atom Rhumba taldearekin ere eman nituen kontzertu batzuk ”.

I: Zenbat denbora daramazue taldekideok Esne Beltza taldean elkarrekin jotzen?

H.L: “Ia hiru urte ”.

I: Non izan zen Esne Beltzaren lehen kontzertua?

H.L: “2007ko urtarrilean izan zen Anoetako gaztetxean ”.

I: Nola definitzen duzue zuek musika?

H.L: “Zaila da definitzen. Estilo ezberdinak jorratzen ditugu, SKA, Reagge , Funk, Hip-Hopa… Musika beltzak bustitzen ditu gure abestiak. Definizio bat bilatzekotan dantzarako musika ”.

I: Urduri jartzen al zarete kontzertuetan?

H.L: “Nik ez nioke urduritasuna esango baina tentsio puntu bat izaten da kontzertu aurretik. Honek indartsu ateratzen laguntzen du gainera ”.

I: Zein da zuen kontzertuetako helburu nagusia?

H.L: “Jendearen alaitasuna bilatzen dugu. Gerturatzen den guztia dantzan  jartzea ”.

I: Zein da zuen kanturik gustukoena?

H.L: “Galdera zaila. Egia esan guztiek dute gustuko dugun zerbait ”.

I: Gustura geratu al zineten Usurbilgo aktuazioarekin?

H.L: “Bai izugarria izan zen. Bagenekien jendea gogoarekin zegoela gu ikusteko eta nabaritu zen. Aurreko taldeak ederki berotu zuen giroa eta gauari amaiera polita eman genion ”.

 

 


Azalera itzuli