7. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

albisteakerreportaje nagusia

UTZI AUTOA GARAJEAN!!

irudia

Etxeko bizikleta zaharra martxan jartzeko aukera aparta!!


Irailaren 25ean, autorik gabeko eguna ospatu zen Usurbilen. Udarregiko Dbhko ikasleek hartu zuten parte ekitaldi hontan. Urtero legez, 12:30 aldera irten ginen kiroldegitik, han genituen eta bizikleta guztiak. Hasteko, Santueneara iritsi ginen, oraindik gogotsu, hasiera besterik ez zen eta. Handik, Txokoaldera joateko bidea hartu genuen. 10 minutu eskasetan han ginen. Saltxipi aurrean elkartu ginen maila guztiak. Deskantsu bat hartu eta berriz abiatu ginen Usurbil aldera. Santueneatik pasa, etxe gorrien ondotik, eta azkenik kiroldegira iritsi ginen, ez oso nekatuta egia esan. Arratsalde ederra izan zen: txokolatada, buruhandiak, bizikleten zozketa...Hau bai egun ona!


Azalera itzuli