6. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

SAGARDOAZ BLAI !

irudia

 

                     SAGARDOTXO MAITEA, EDARI PAREGABEA!!!!

Hasiera batetan, egun ospetsu honen helburua sagardoaren inguruko kultura ezagutaraztea izan zen, baina gaur egun, egun handi hau beste ekintza askorekin betetzen dugu; goizeko 11:30ean hasi zen jaialdia trikitilari, dultzainero eta pandero jotzaileekin. Gainera, ekitaldiari hasiera emateko duela hilabete pasatxo gure artetik joan zen Santueneko Aialde berri sagardotegiko Martxel Zubimendi izan zuten gogoan antolatzaileek. Hori dela eta, Aitor semeak jaso zituen lore sorta eta Sagardo eguneko zapia eta bera izan zen Sagardo eguneko lehen sagardo botila ireki eta lehen basoa bete zuena. Sagardo botatzaileek eguerdiko 14:30etan amaitu zuten beraien lana.



Sagardo botatzaileen lehiaketa ere, urtero bezala, izan zen igandean eta lehiaketa honetan parte hartu zuen emakume bakarrak eraman zuen txapela; Arantxa Unanue izan zen garailea, Iker Muguruzak eskuratu zuen bigarren postua eta Urko Manterolarentzat izan zen hirugarrena. Hirurek Arzak jatetxeko lan taldeak egindako postre dotoreak eraman zituzten etxera. Arratsaldean ere jarraipena izan zuen jaiak, txaranga ere bertan egon zen giroa alaitzen eta azkenik Ostolaza eta Pujanarekin izan zen erromeria arratsaldeko 18:00etatik aurrera herriko pilotalekuan.

 

Bukatzeko, Sagardo Egunaren inguruan gazteen ikuspuntutik esan dezakeguna da, egun handi honen helburua aldatu egin dela eta batez ere gazteen aldetik sagardoa edatea dela helburu. Gazteak irrikatan egoten gara egun hau iristeko, baita herritar helduak ere. Izan ere, Eguberrietako jaietan gertatzen den moduan, urte osoan zehar herrian ikusten ez diren kanpora bizitzera joandako herritar asko ikusteko aukera izaten dugu egun honetan, etxe askotan familia edo koadrila bazkariak egiteko izaten baita egun hau Usurbilen. Aurtengoan eguraldia lagun izan ez badugu ere hurrengoaren zain gara jada. Gogoan izan, urtero, maiatzaren azken aurreko igandean dugula usurbildar eta usurbildar ez zaretenok elkar ikusteko parada, hurrengo urte arte, beraz.


Azalera itzuli