6. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

irteerakIrteerak

DBH3 PLISTI-PLASTA BERTITZEN

irudia

Apirilaren 28an Udarregi ikastolako DBH3-ko ikasleak, Bertizera joan ginen kurtso amaierako bidaia egitera. Autobusa 9:00etan hartu genuen kiroldegi parean eta goiza pasatzera Donibane Loitzunera joan ginen. Bertan hiria ezagutu, paseatu, hondartzan egon, argazkiak atera…egin genituen. Hala ere, euria hasi zuen eta goiza zapuztu zitzaigun. Ondoren, autobusa berriro hartu eta Nafarroara joan ginen, Bertizeko aterpetxera. Bertizen logeletan maletak utzi eta segidan raffting egitera joan ginen Bidasoa ibaian zehar. Gero dutxa bat hartu eta afaltzera joan ginen jantokira. Azkenik, “diskotekan” dantza pixka bat egin eta lo egitera joan ginen 24:00etan. Hurrengo egunean jaikitzean, euria ari zuen barra-barra eta aterpetxekoek bi aukera eman zizkiguten jarduerak egiteko, “abentura park” edo “hidrospeed” eta gure artean “abentura park” aukeratu genuen. Ondoren, abentura park egiteko lekura joan ginen. Bertan, kaskoak, arnesak eta mosketoiak jantzi genituen. Geroxeago monitoreekin zuhaitzetik zuhaitzera ibiltzen hasi ginen oztopoak saihestuz. Abentura park bukatzean aterpetxera itzuli ginen, bertan, dutxatu eta segidan bazkaltzera joan ginen. Bazkaldu ondoren, aterpetxean egon ginen denbora pasa autobusa etorri arte. Autobusa etorri zenean maletak autobusean sartu genituen eta azkenik, aterpetxekoak agurtu ostean, Usurbilerantz abiatu ginen eta 16:30etan Usurbil, gure herrian, ginen. Taldearen iritziz, Bertizen ondo pasa genuen nahiz eta gauza batzuk ez egon horren ondo, janaria, logela txikiak, … Baina orokorrean ongi egon zen ikas bidaia.


argazkiak ikusi

Argazki bilduma