6. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

GAZTEEN LOKALAK: ZURRUMURRUEN ITUAK

irudia

Jakina da gure herrian, Usurbilen, gazte askok eta askok beraien aisialdiko denbora tarte handi bat alokatutako lokaletan pasatzen dutela.

Elkarrizketa egin ondoren, esan dutenaren arabera, alokairuan hartzeko lokala aurkitzea ez da hain erraza, jabeek ez dizkietelako gazteei alokatu nahi, gainera, prezioarekin ere arazoak daude,izan ere, alokairuak garestiegiak dira. Bada koadrilarik, nahiko errez lortu dutena, aurrenetakoak izan baitziren lokala aurkitzen.

Txoko bakoitzean, gutxi gora-behera 15-20 lagun izaten dira “bazkide” eta bakoitzak 15-25 euro bitartean ordaintzen du hilabeteko alokairua. Honetarako, janari eta edari dendatxo bat jartzen dute lokal barruan, beraiek ordaindutako prezioa baino zertxobait garestiago saltzen dutelarik, diru pixka bat ateratzeko. Batzuek txapelketak ere egin izan dituzte: ping-pona, musa, play-ko lehiaketa… Txapelketan parte hartzeko ez du zertan “bazkide” izan beharrik, baina parte hartzeko diru kopuru bat jarri behar da.

Lehen esan dugun bezala, lokala aurkitzeak baditu bere zailtasunak, esaterako, prezioa, alokairua ordaintzeko epea errespetatzea, eta baita kontratua egiteko garaian gurasoengana jo behar izatea ere, izan ere, 18 urtetik beherakoen izenean ezin da alokairu kontraturik egin. Baina, lokala familiarteko batena izan daiteke, eta beraz, zailtasunak desagertzen dira.

Esan genezake, ia beti lokalean elkartzen direla lagun guztiak, nolabaiteko “kanpo basea” da, baina batzutan, tabernetara eta besteen lokaletara ere jotzen dute.

Argi dago, denbora pasarako erabiltzen dutela lokala, telebista ikusteko, kartetan ibiltzeko, kontu kontari egoteko…eta batez ere, neguan, kalean hotzik ez pasatzeko. Baina, herrian zurrumurruak zabaldu dira, bada helduen artean lokalak erretzeko, edateko, sexu-harremanetarako… erabiltzen direla pentsatzen duenik ere. Gazteen iritziz, lokaletan egiten diren gauza horiek, kalean berdin-berdin egin daitezke. Beste gazte batzuen iritziz, kanpoan hitz egiten dutenek (zurrumurruak musutruk zabaltzen dituztenek) barruan zer dagoen jakin gabe hitz egiten dutela esan digute, beraiek oso gustura daude, oso giro ona baitago lokalean.

Lokaleko tresnak bigarren eskuko dendetatik erositakoak, etxetik emandakoak edota lagun edo familiartekoek emandakoak izaten dira. Hau da, ahal bada doainik lortutakoak, edo beste dendetan baino merkeago diren dendetan erosita lortzen dituzte.



Orokorrean, egunerokoa da lokalera joateko maiztasuna. Badira pertsona batzuk, astean zehar egin beharrak dituztenak eta horregatik asteburuetan bakarrik joaten direnak.

Elkarrizketa burutu duten lau lokaletan, arauak jarri behar izan dira, izan ere, beraien esanetan, tamalez, beti dago norbait zintzo jokatzen ez duena. Lokal guztietan dago diruzain bat edo diru ingresu guztietaz arduratzen den pertxona bat, garbiketak txandaka egiten dira, erosketak ahal duenak egiten ditu. Araurik garrantzitsuena, lokala ondo zaintzea da. Jabeak ere, kontratua egiteko garaian bere baldintzak jartzen ditu; esaterako ezin da bertan lorik egin.

Lokalean janaria eta edaria edukitzen dute. Falta denean, ahal duenak egiten ditu erosketak.

Ia lokal gehienetan, oraingoz ez dute arazorik izan bizilagunekin, talde bakar batek hasieran arazoak izan zituzten arren, hitz egin ostean konpondu ziren.

Laburbilduz, gazteentzat lokala edukitzeak, alde onak dituela esan dezakegu, goxo egoten dela (batez ere neguan), lagun arteko harremanak asko hobetzen direla, lokala bera izaten dela bilgune…hau da, telefonotik deika ari beharrean, lokalera joan eta bertan elkartzen zarela lagunekin.
Baina, bi alde txar ere ikusi dizkiogu: gazteen presentzia kalean gutxiagotu egiten dela eta berdin-berdin ordaindu egin behar izaten dela udaran, eguraldi ona dela eta, ez zaio probetxurik ateratzen lokalari.

Usurbilen badira hamar lokaletik gora, gazteek alokatuak dituztenak. Beraz, gutxi gora-behera 150 gazteek lokala dutela esan genezake.

Lokalak beste aisialdi gunerik ez dagoelako jarri dira modan eta horregatik udaletxeko ordezkari bat ikastolako gazteei elkarrizketatzera etorri zen. Bertan, proposamen asko agertu ziren herriko eraikin publikoen zerrenda luzatzearren. Gaztetxea eta gaztelekua horien artean.


Azalera itzuli