6. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

“NIRE AMETSA PARTIDU BATEAN DISFRUTATZERAINO IRISTEA DA…”

irudia

Iñaki Irazusta eta Imanol Zinkunegi dira elkarrizketatutako kideak. Iñaki Irazusta 1994ean jaio zen, Usurbilen. Imanol Zinkunegi ere Usurbilen jaioa da, 1993. urtean. Biak Usurbilgo pilotari trebeak izateaz gain, Udarregi ikastolako ikasleak dira DBH 3.mailan.

 1.Noiz hasi zinaten pilotan jolasten?
Biok sei urterekin hasi ginen pilotan jolasten.

2.Nolatan hasi zinaten pilotan jolasten?
Pilotariak jolasten ikustean, jolasteko gogoa sartzen zitzaigun.

3.Noiz irabazi zenuten zuen lehenengo txapela?
Iñaki: Nik bederatzi urterekin irabazi nuen.
Imanol: Nik berriz hamarrekin.

4.Zein da parte hartu behar duzuen hurrengo txapelketa?
Herri arteko txapelketa da jolastuko dugun hurrengo txapelketa.

5.Zein da zuen txapelketa gustukoena ?
Herri arteko txapelketa da gure gustukoena. Afizio asko egoten delako eta afaria ere bai. Gainera pilotarien arteko erlazioa sendotzen da.

6.Noizbait lesionatu al zarete pilotan ibiltzen ?Zein lesio?
Iñaki: Bai. Batez ere odolbilduak.
Imanol: Sarritan eskuko arazoak izan ohi ditut, tendoiak, odolbilduak, etab.

7.Zein da zuen bikote gustukoena pilotan ibiltzeko ?
Iñaki: Nire bikote gustukoenak, Imanol Zinkunegi eta Julen Berradre dira.
Imanol: Nireak berriz, Iñaki Irazusta eta Julen Uli dira.

8.Zein da zuen pilotako idoloa ? Zergatik?
Iñaki: Nire pilotako idoloa Oinatz Bengoetxea da.
Imanol: Nirea ordea, Mikel Goñi. Pilotari sena duelako.

9.Nola nahiago duzue pilotan jolastea,banaka ala binaka?
Iñaki: Nik banaka jolastea nahiago dut.
Imanol: Nik biak ditut gustuko.

10.Noiz eta non entrenatzen duzue?
Biok astearte eta ostegunetan, 18.30etatik aurrera entrenatzen dugu, Usurbilen, Aginagan edo Zubietako frontoian.

11.Aginako frontoiko teilatua haizeak eraman zuela esan digute, zer suposatu zuen honek zuentzako?
Gu barruan ginela gertatu zen, entrenamendu hasieran. Guretzako latza izan zen, pilotaleku hau oso preziatua baita.

12.Pilotan jolasten noraino iritsiko zinatekete ?
Iñaki: Nik partidu batean disfrutatzeraino iritsi nahiko nuke.
Imanol: Goi mailako pilotaria izatera nahiko nuke iritsi.

13.Nolakoa ikusten duzue zuen etorkizuna pilotan ?
Biok gure etorkizuna pilotaren munduan, Usurbilgo pilotari moduan ikusten dugu.

14.Zuen gurasoak ere pilotariak al ziren ?
Iñaki: Ez, nire gurasoak ez ziren pilotariak.
Imanol: Bai, nire aita pilotan aritu izan zen.

15.Badakigu pilotan jolastu eta eskubaloian ere ibiltzen zaretela, nola eramaten dituzue entrenamenduak ?
Biok ongi eramaten ditugu entrenamenduak. Astelehen, asteazken eta ostiraletan eskubaloi entrenamendura joaten gara. Astearte eta ostegunetan berriz, lehen esan bezala, pilota entrenamenduetara joaten gara.

16.Iñaki zuretzako nola jolasten du Imanolek pilotan ?Eta Imanol, zuretzako Iñakik?
Iñaki: Burua galdu arte ongi ibiltzen da. Baina burua galtzean, akats asko egiten ditu. Hala ere, bi esku on ditu.
Imanol: Iñaki pilotan ongi ibiltzen dela iruditzen zait. Pilotari sena du eta indarra ez eduki arren, bere alde du jokoa eta estrategia.

17. Txapelketen arabera bietatik nor dela hobea esango zenukete?
Iñaki: Imanol dela onena iruditzen zait, asko entrenatzen baitu eta nik ez.
Imanol: Iñaki dela hobea esango nuke. Aurrez aurre jokatu eta garaitu egin ninduelako.

18.Zenbat denbora eskaintzen diozue pilotari astean ?
Iñaki: Bi ordu eskaintzen dizkiot astean.
Imanol: Nik berriz, gutxi gora behera bost ordu.

19.Izan dituzuen entrenatzaileetatik zein da zuentzako gustukoena?
Iñaki: Nire entrenatzaile gustukoena Ander Dorronsoro mutil majoa eta Enrike Huizi pilotari ederra izan dira.
Imanol: Entrenatzaile ugari izan ditut, baina nire ustez egokiena Joxe Antonio Errasti izan da eta da.

 




Azalera itzuli