50. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Futbolaren alderdi onak eta alderdi txarrak

irudia

FUTBOLAREN ALDERDI ONAK:

-Kirol entretenigarri eta polita da ikusteko eta jolasteko.

- Asteburuetan aspertuta baldin bazaude futbol partiduak daude entretenitzeko eta gainera ez bat bakarrik, partidu ugari daude eta horrela asteburuetan ez zara aspertzen.

-Futbolari asko lehen pobreak baziren ere orain diru asko dute.

-Futbolaren bidez ez dute bakarrik klubek eta kanpotako tabernek dirua lortzen, baita hiri hartako tabernek, dendek, hotelek eta turismoko zerbitzuek ere.

-Kanpoan jokatzen dituzten partiduak ikustera joaten direnek, turismoa egiteko aprobetxatzen dute, beraz hainbat hiri ezagutzen dituzte futbola dela eta.

FUTBOLAREN ALDERDI  TXARRAK:

-Ez dute diru kopuru berdina mutil eta nesken artean banatzen nahiz eta hobeagoak izan edo hobeto jokatu.

-Mutilen partiduetara ikusle gehiago joaten dira neskenetara baino.

-Batzuen ustez futbolariek diru gehiegi irabazten dute egiten dutenagatik eta gainera ez dute  diru hori zergen bitartez ematen.

-Ia partidu guztietan gatazka sortzen da harmailetan; taldeak galdu duelako, arbitroak gaizki txistu egin duelako… Eta ondorioz futbol zelaira gauzak botatzen hasten dira eta baita elkarren artean joka ere.

-Futbolarien artean  ere gatazkak sor daitezke, elkarren artean pikatzen direlako, arbitroak falta bat gaizki adierazten duenean , ez daudelako ados…

-Taldeen artean ere gatazkak egoten dira, talde batek  beste taldeko jokalari bat beraien taldera ekarri nahi dutenean.

-Guztiak ez daude berdin tratatuak: emakumeak gutxietsi egiten dira, heterosexual ez diren pertsonak baztertu eta iraindu, eta hortaz aparte, publikoak besteei iraintzeko erabiltzen eta asmatzen dituzten kantak matxistak, sexistak eta homofoboak dira.

ONDORIOA:

Futbolak alderdi  onak eta txarrak dauzka, adibidez: kirol entretenigarria eta polita da, baina kirol honen bidez gatazkak ere sortzen dira. Gainera mutilak neskak baino diru gehiago irabazten dute eta ez da mutilak hobeagoak direlako. Gainera neska asko daude mutil batzuk baino hobeak direnak. Futbolaren arazoa ez da kirola, ikusleak baizik. Gaur egun futbol ikusleek ez dute joko bat bezala hartzen, baizik eta lehiaketa bat bezala eta horregatik, bi taldeen artean gatazkak sortzen dira disfrutatu ordez.


Azalera itzuli