50. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

irteerakIrteerak

Elkartrukea DBH3 Udarregi-Oion

irudia

Lehen egunean goizeko bi orduak klase normala egin ondoren, Oiongoko ikasleei harrera egin zitzaien. Ongi etorria eta gero maletak erdiko aretoan utzi eta udaletxe aldera joan ziren. Bertan, alkateak hitzaldia eman zuen. Hitzaldiaren ondoren, denbora librea eman zitzaien denei herria ezagutzeko.

 

Denbora librea eman ondoren, 14:00etan skate parkean geratu ziren eta San Estebanera joan ziren oinez eta bertatik paisaiaz gozatu zuten eta azkenik Huntza musika taldearen grabaketa ikustera gonbidatuak izan ziren.

16:30k aldera Udarregiko ikasleek, altxorraren bila jokoa prestatu zuten herria ezagutzeko. Bi ordu geroago, karaokea egin  zuten.

 

Bigarren egunean, goizeko 8:30ean jangelan gosaldu zuten denek batera, gosaria egiteko hainbat gurasoek parte hartu zuten. Gosaria bukatzean trenbidera joan ziren, Donostiara joateko ekintzak egitera. Ekintzak egin baino lehenago batzuk uretara sartu ziren. 10:30ean ekintzak egiten hasi ziren (bakoitzak aukeratutakoa). 12:00etan bukatu zuten eta denbora librea eduki zuten. 14:00etan trena hartu eta Usurbilera etorri ziren bazkaltzera. Bazkaldu ondoren argazkia atera zuten eta bakoitza bere etxera joan zen.

 

Zoritxarrez,     DBH3ko ikasle gehienei ez zitzaien gustatu elkartrukean parte hartzea, Oionekoen jarreragatik. Bestalde, Udarregiko ikasle batzuk oso gustura egon ziren ekintzak egiten, Oionekoekin hitz egiten…


argazkiak ikusi

Argazki bilduma