50. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

irteerakIrteerak

DBH3 OIONEN

irudia

DBH 3ko ikasleak maiatzaren 9an Oionera joan ziren.

Lehenengo egunean autobusa hartu zuten goizeko 8:35ean eta 11:00tan Oionera iritsi ziren. Jarraian, Oion ezagutu eta herriari buruz informazioa jaso zuten hango ikasleen aldetik. Eguerdia iritsi orduko merendero baterantz joan ziren. Han, jolas batzuetara jolastu ziren. Bukatzean, askariari hasiera eman zioten. Ondoren, denbora librea eman zieten eta gero Oiongo herrira itzuli ziren Upategi bat bisitatzera.  Bukatzeko, ikastolara itzuli ziren maletak hartzera eta bakoitza bere etxera joan zen, beren elkartrukeko kideekin egon ziren hurrengo eguneko goizera arte. Goizean, 8:15an ikastolako jangelara joan ziren gosaltzera. Gosaldu eta ondoren autobusa hartu zuten Logroñora joateko. Logroñon salting egin zuten, han ordu bat eta erdi pasa ondoren autobusa hartu zuten Oion herrira itzultzeko.

Oionera iristean igerilekuko belarretara joan ziren, han bokatak banatu zituzten eta bazkaldu egin zuten. Azkenik, Oiongo ikastolara itzuli ziren maletak eta motxilak hartzera eta Usurbilera itzultzeko autobusa hartu zuten.

 

 


argazkiak ikusi

Argazki bilduma