50. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

irteerakIrteerak

Dbh2koen ikasturte amaierako bidaia

irudia

Ilusioz beteta Usurbildik autobusa hartu eta Donibane Lohitzunera iritsi ziren. Bertan, bazkaldu eta herria bisitatu zuten. Arratsaldean, Errobi errekan rafting egin zuten. Oso ondo pasa zuten, naturaz gozatuz.  Ekintza hori bukatutakoan, Bertizeko aterpetxean goxo afaldu ondoren, herraren kanpoaldera joan ziren gaueko ibilaldi txiki bat egitera. Gero, neka neka eginda ohera sartu eta lo sakon egin zuten.

 

Hurrengo egunean, gosari ederra egin ondoren, tripa beteta, aterpetxe alboko zuhaitz parke batera joan ziren. Bertan, arnesak jantzi, zuhaitzen artean eta tirolina handietan ibili ziren. Bazkal ostean, maletak bete, autobusa hartu eta Usurbilera bueltatu ziren poz-pozik.

 


argazkiak ikusi

Argazki bilduma