50. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

irteerakIrteerak

DBH 1 Kurtso bukaerako bidaia

irudia

 

DBH1koak Hondarribira joan ziren ikasturte amaierako bidaian. Maiatzaren 7an, goizean goiz kiroldegian gelditu ziren, autobusean sartu eta Hondarribirantz abiatu ziren. Iritsi zirenean maleta eta motxila guztiak aterpean utzi zituzten. Gauza guztiak aterpetxean utzi ostean, hondartzarantz joan ziren “stand up paddle“ egitera. Asmoa piragua egitea ere bazen, baina ez zituzten piraguak ekarri; beraz, piraguismoa egin gabe geratu ziren. Gau aldean disko festa egin zuten, denetariko abestiak abestuz eta dantzatuz. Lo egiteko ordua heldu zenean logeletara joan ziren. Hurrengo egunean  ginkana prestatuta zuten, beraz ginkana batean parte hartu zuten. Azkenik, autobusa hartu eta kiroldegira bueltatu ziren. Bi eguneko irteera izan zen eta primeran pasa zuten!!!

 


argazkiak ikusi

Argazki bilduma