50. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

USURBILEKO JUBENIL MUTILAK EUSKADIKO TXAPELDUN

irudia

Asteburu mugitua izan zen martxoaren 22tik 24era Oiardo kiroldegian. Herriko taldea txapelketa hau eskuratzeko faboritoetako bat zen. Lehen fasean sailkapenaren buruan amaitu zuen Usurbilek eta 2. faserako txartela lortu zuten. 2. fasean, berriz, ez zien aukerarik eman aurkariei. Jokatutako 6 neurketak irabazita lauko finalerako txartela lortu zuten Zarautzen aurretik.

 

Beste multzoan, berriz, Tolosa eta Zumaiak lortu zuten Oiardo kiroldegian jokatuko den azken fase honetarako txartela. Jubenil mutilen mailako Euskadi eskubaloi txapelketa ospatu zen bertan, ostiraletik igandera izan zen, eta egunero partidu bat jokatu zen. Txapelketa horretan 4 talde zeuden eta laurak pasatzen ziren Espainiako txapelketara eta irabazleak, Usurbilekoak izan ziren. Bigarren postuan Tolosa geratu zen, hirugarrenean Zumaia eta azkenik, laugarrenean Zarautz. Usurbilek 3 partidutatik lehen 2ak irabazi zituen eta txapeldun geratu zen eta hirugarrenean batengatik galdu zuen Zarautzen aurka.

 

Partiduak hauek izan ziren:

Martxoak 22, ostirala

18:15 Pulpo EK – Tolosa CF Eskubaloia

20:00 Zarautz ZKE – Usurbil K.E.

Martxoak 23, larunbata

17:45  Zarautz ZKE – Tolosa CF Eskubaloia

19:30 Usurbil K.E. –  Pulpo EK

Martxoak 24, igandea

10:45 Pulpo EK – Zarautz ZKE

12:30 Tolosa CF Eskubaloia – Usurbil K.E.

 

Garaipenarekin hasi eta amaitu dute asteburua usurbildarrek. Jubenil mutilen taldekoak Euskadiko txapeldunak dira! Adi, apirilaren 12ko asteburuan Espainiako sektorean jokatzeko sailkatua baitago taldea.

 


Azalera itzuli