50. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

albisteakerreportaje nagusia

INGEMAR ITXITA

irudia

Usurbilgo Ingemar enpresako langileak, greban zeuden. Azkeneko urte hauetan, greba mugagabean zeuden, baina, azkenean itxi egin dute. Langileak kaleratuak izan dira.

 

 

EEEk (Europako Esparru Ekonomikoa) zionenez, helburu argia zen, Estatuko beste lantegiak erabiliz langileak kaleratzea. Lantegia 4 milioi euroko aktiboak izanda ixtea.

 

Gatazka hauek, 2009. urtetik daude Usurbilgo fabrikan, zuzendariek berregituratzea erabaki zuten, 50 milioi euroko zorra zutelako. Esan dezakegu, urtetik urtera Usurbilgo fabrikaren garrantzia galtzen joan dela eta zuzendariek ixteko unea dela erabaki dutela.

 

2017an, zuzendariek murrizketa-plana aurkeztu zuten, eta 2017ko irailean, 70ko beharginen taldea  murriztu zuten, bertan 31 langile soilik utziz.

 

Urtarrilaren 12an hartzekodunen konkurtsoan sartu zen Ingemar, jabeek inbertsioak egin zitzaketen eta Usurbilgo fabrika gora joan zedin. Baina plan guzti horiek ez dira bete, eta Ingemarreko langile guztiak kalera joan dira.

 

Ingemar enpresako zuzendaritzak eta enpresa batzordeak (UGTko 3 ordezkari eta CIGeko 2) akordioa sinatu dute Usurbilen 31 langile kaleratzeko.

ELAk agiri batean jakitera eman duenez, UGTk, zuzendaritzarekin batera, Usurbilgo langileen kaleratzea bultzatu du; CIGeko ordezkariek ere sinatu egin dute akordioa. Usurbilen ordezkaritzarik ez duten bi sindikatu horiek erabaki baitute Gipuzkoako langileak lanik gabe uztea.

 

Greba luze eta bortitz baten ondoren, 2019.urtean Ingemar itxita gelditzen da eta langileak kaleratuta.

 


Azalera itzuli