5. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

IMANOL, GARBITU AL DITUZU EGUERDIKO ONTZIAK?

irudia

Erreportaje honetan landuko dugun gaia eguneroko bizitzari dagozkion arduren ingurukoa da. Izan ere, jakin badakigu etxean sortzen diren eguneroko lanak amaiezinak eta oso gutxi eskertuak direla. Baina zer nolako parte hartzea daukagu nerabeok zeregin hauetan? Galdera honi erantzun nahian inkesta bat pasa dugu Udarregi ikastolako DBH-ko ikasleen artean.

Pasa dugun inkesta etxean sortzen diren lan ezberdinen inguruko galderaz osatu dugu eta emaitzek honakoa diote:

Udarregiko DBH-ko neska-mutilen parte hartze handiena etxeko lanak egiteko garaian ohea egiten eta otorduetarako mahaia jartzen ematen da.

Izan ere, 12-14 urte bitarteko nesken %70-ak egunero egiten du ohea eta adin bereko mutilen %49-ak ere bai. Zaharragoek, 14-16 urte bitarteko ikasleen %57-ak nesken artean eta %47-ak mutiletan ere ohea egunero egiten dutela diote.

DBH 1 eta 2-ko ikasleen, mutilak zein neskak, %66-ak otorduetarako mahaia jartzen dute egunero. DBH 3 eta 4-ko ikasleen %46-ak ere egiten du zeregin hau

Ontziak garbitzeko garaian jaitsi egiten dira portzentajeak eta 12-14 urte bitarteko neska-mutilen %17-ak egunero garbitzen dituzte, 14-16 urteko nesken %27-ak eta mutilen %19-ak ere hala egiten dute.

Baina inoiz ohea egiten ez dutenak ere badira, 12-14 urte bitarteko mutilen %15-ak hala aitortzen du behintzat, ohea egiten ez duten adin honetako neskarik ez da gure inkestetan agertu. 14-16 urte bitarteko mutilen artean %22-ak ere ohea inoiz ez dutela egiten azaldu dute eta nesken %3-ak ere ez.

Labadora edo ikuzgailua jartzeak zailtasun bereziren bat ote duen ondorioztatu dezakegu, izan ere, DBH osoko ikasleen, neska-mutilen, %72-ak gutxi gora behera ez duela inoiz jartzen esan digu.

Plantxan aritzeak ere ez du arrakastarik gure artean, pasatako inkestaren emaitzek hala diote behintzat, eta ikasleen, DBH osokoak, %75-ak ez duela inoiz plantxatu aitortu du.

Erratza pasatzea, arrisku handirik ez duenez, ohikoagoa da gure artean eta 12-14 urte bitarteko neska-mutilen %33-ak astero egiten du, 14-16 urtekoen artean portzentaje berdintsuak, %35-ak, zeregin hau astean behin burutzen dugu.

Otorduak prestatzea ez da ohikoa gure artean, hala diote behintzat ateratako datuek eta DBH-ko nesken %25-ak eta mutilen %50-ak inoiz ez dutela prestatzen adierazi digute.

Beraz, pasatako inkestaren arabera ikus daiteke adinean aurrera goazen heinean etxean gutxiago laguntzen dugula, honen arrazoia izan daiteke ikasketei, entrenamenduei maitasun kontuei …eskaintzen diegula denbora. Bestalde azpimarragarria da nesken parte hartzea, oraindik ere, handiagoa dela mutilena baino, beraz, ondorioztatu daiteke mutilen eta nesken artean etxeko lanetan dagoen inplikazio maila nahiko desberdina dela eta generoen arteko berdintasuna urrutiko gauza dela.


Azalera itzuli