5. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

ERA , ERA , ERA , ERRAUSTEGIA BEHERA !

irudia

Eguna astelehena asteartea asteazkena osteguna ostirala larunbata igandea
Frakzioa organikoa ontziak papera/kartoia organikoa ontziak organikoa erreusa
Estra pixoihala pixoihala pixoihala pixoihala pixoihala pixoihala
Atez ateko bilketa-sistema etxean sortzen diren hondakin guztiak jasotzeko sistema da. Hau da, materia organikoa, papera, ontzi arinak eta etxeko hondakinen erreusak. Hondakin horiek asteko egun desberdinetan jasoko dira etxeko atarian bertan eta, hortaz, kaleko kontainer guztiak desagertu egingo dira, beira jasotzeko ontziak izan ezik. Eguneroko bilketa honela egingo da:

 

Eguna
astelehena
asteartea
asteazkena
osteguna
ostirala
larunbata
igandea
Frakzioa
organikoa
ontziak
papera/kartoia
organikoa
ontziak
organikoa
erreusa
Estra
pixoihala
pixoihala
pixoihala
pixoihala
pixoihala
pixoihala
 

 




• Materia organikoa:
Honako lehengaiek osatzen dute: fruitu eta barazkiek, mariskoak, haragi eta arrain hondakinak , arrautzak eta plastikorik gabe erretako egurraren errautsa. Jakiak gordinak edo kozinatuak izan daitezke. Hondakin hauek jasotzeko etxe bakoitzean marroi koloreko bi ontzi egon behar dute, ontziak doakoak dira eta udaleko zerbitzu egokituak banatzen ditu.
• Ontzi arinak:
Jasoko diren ontziak honakoak dira: latak, poltsak, plastikozko ontziak eta brickak

OHARRA:
Ontzi hauek guztiak Urnietan dagoen San Markos mankomunitateko bereizketa gunera eramango dira. Bertan, materiaren arabera sailkatzeko.

• Papera eta kartoia:
Papera eta kartoia, aldizkariak, egunkariak, katalogoak… jasotzen dira. Gomendagarria da sokarekin lotuta jartzea, zeren, plastikozko poltsek eragozpenak ekar ditzakete bilketa lanean.
• Erreusa:
Birziklatu ezin daitekeen materia da hondakin hori: hautsa, zeramika puskak, hautsitako ispiluak, barniza duen errautsak, paper plastifikatuak, hortzetako pastaren eta kremen hodiak, material mistoak…
• Pixoihalak eta konpresak:
Dagokion pegatinarekin ondo seinalatutako poltsan atera behar dira.
• Beira ez da atez ate bilduko:
Orain arte bezala, kalean dauden ontzi berdeetara bota beharko dira beirazko ontziak.
• Bilketa gauez:
Sistema hau erabiltzen duten herri gehienek bilketa gauez egiten duten arren, Usurbilen goizez egingo da 6:00etatik 8:30etara, hori bai, herritarrek erabakitakoa izan da ezaugarri hau.
• Larrialdietarako puntuak:
Bilketaren ordutegietara egokitzeko zailtasunak dituztenentzat edo ez- ohiko hondakin kantitateentzako larrialdietarako puntuak egongo dira. Beira jasotzeko ontziak eta larrialdietarako guneak salbu, kalean ez da inolako edukiontzirik jarriko eta zakarrontziek lau aho izango dituzte hondakinak kalean ere bereiztu ahal izateko.

Gainera, atez ateko bilketa (AAB) Katalunian nahiz atzerriko beste zenbait herrialdetan egiten da eta esan daiteke sistema hau ez dela kontainer publikoetako bilketa baino garestiago ateratzen, legeak ezartzen duena ongi jarraituta, noski.

 

AAB sistema martxan jartzeko hamar arrazoi:
1. OSASUNA: ez da osasunarentzat arriskutsuak diren zabortegirik eta erraustegirik behar. Etxean sortzen ditugun hondakin organikoak bereizita jasota geratzen den hondakin apurrak ez du ez usainik ezta metanorik ere sortzen. Gainera, erraustegien beharra ekiditen da eta, horrela, erraustegien ondorioz sortzen diren osasun- arazoak saihesten dira.
2. INGURUMENA: berotegi- efektua duten gasak gutxitzen dira. Atez ateko bilketari esker, planeta berotzearen erantzule den CO2 gas gutxiago jaurtitzen da. Ez da zabortegirik eta erraustegirik behar eta, horrela, ez dugu arnasten dugun airea kutsatzen.
3. EROSOTASUNA: erosoa da, atez ate egiten delako. Jada, ez duzu bereizketa jasotzeko kontenedoreen bila joan behar. Hasteko egun bakoitzean etxeko atarian bertan jasoko dute birziklatu daitekeen hondakin mota bat.
4. PREZIOA: ekonomikoki bideragarria da. Atez ateko bilketak gastuak garestitzea saihestuko du. Atez ate biltzea kontenedoretan biltzea baino garestiagoa izan arren tratamendu merkeagoa da.
5. GARBITASUNA: kaleak garbiago daude. Kontenedoreak kaletik kenduta, kontenedore horien inguruan metatzen den zaborra desagertzen da.
6. LEGEA: indarrean dagoen legedia beteko dugu. 2001. urteko urtarrilaren 1etik, 5.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerriek materia organikoa bereizita jaso behar dute, konposta egiteko.
7. LANA: lan postuak sortzen ditu herriak. Atez ateko bilketarekin, hondakinak jasotzeko pertsona gehiago behar da eta, gainera, konpost- fabrikan ere lanpostuak sortuko dira.
8. ASEBETETZEA: birziklatzeko gogoa egi bihurtzen da, behingoz. Nahiz, gaur egun pertsona askok ontziak, papera-kartoia, eta beira birziklatzen dituen, materia organikoa ez da birziklatzen eta hondakinen zatirik handienak zabortegian amaitzen zuen.
9. ELKARTASUNA: elkartasun ekintza da, naturarekin eta beste herrialde batzuekin San Markos zabortegia itxita, hondakinak beste hiru zabortegietara eramaten dira eta hiru herri horietako biztanleak kaltetzen dira. Atez ateko bilketarekin kalte hori saihestuko dugu.
10. ESPAZIOA: handitu egiten da kaleko espazio librea (2 edukiontzi = parking leku bat, 3 moto, 4 bizikleta).


Azken hamarkadetan, minbizia, alergia eta ugalkortasun arazoak areagotu egin dira eta horren arrazoi nagusietako bat ingurumenean dauden poluitzaile kimikoen tasa altuak dira.


Errausketaren ondorioak:
Errauste-plantetako hondakinek gizakiaren osasunean duten kalteaz gain, ingurumenean duten eragina ere nabarmena da. Errauste- plantek CO2 –a eta berotegi efektua duten gasak jaurtitzen dituzte eta erabat kontraesanean daude Kiotoko protokoloak jartzen duenarekin.
Europar Batasuneko eta Nazio Batuen Erakundeko 1200 osasun eta ingurumen- aditu baino gehiagok zalantza izpirik gabe adierazi dute errauste- plantak kaltegarriak direla gizakiaren osasunerako eta ingurumenerako.



Errausketaren kalteak:
+ Lurzorua, airea eta ura poluzitzen dituzte.
+ Osasun publikoa kaltetzen dute.
+ Hondakinak gutxitu, berrerabili eta birziklatzeko aukeren kaltean, ikaragarrizko dirua xahutzen dute.
+ Energia eta materialak alferrik xahutzen dituzte.
+ Maiz, legeak ezarritako mailak gainditu egiten dituzte, horrela hondakinak ez dituzte behar bezala bideratzen.


Errausketa plantak ez dira sakoneko arazoa konpontzeko bidea.

Atez ateko bilketa ere iritsi da ikastolara eta gure artean ere proiektua martxan dago dagoeneko. Ohiko gelatxoetan ontzi arinak eta plastikoarentzako kutxa bat jarri dugu eta ondoren korridoreetan kubo marroiak ere jarri ditugu hondakin organikoarentzat. Aipatu behar dugu, lehen ere papera eta kartoia bereizten genituela, nahiz eta beste guztia nahasi.

Datorren astean, udaletxetik pertsona aditu bat etorriko da atez ateko bilketa proiektuari buruz hitz egitera eta gure zalantzak argitzera.

Azkenik, esan nahi duguna da, herri mailan iritzi ezberdinak daudela, baina gure artean ere bai. Gure artean % 18, 75a ez dago ados bilketa sistema honekin eta beste % 81, 25 berriz ados dago.

Beno, espero dugu zuen zalantzak argitu izana eta atez ateko bilketa proiektua ongi irtengo dela denon esfortzu txiki batekin.






Azalera itzuli