5. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

INAUTERITIK KARNABALERA, PUNTATIK PUNTARA

irudia

  1000 kilometrotako distantzia dago bi hiriburuen artean, Cadiz eta Tolosa, baina bi hiriburuak aski ezagunak dira bertan ospatzen diren inauteriak direla eta. Batean eta bestean ospatzen diren jai hauetan, ondo pasatzeko asmoa izan ezik, antzekotasun handirik ez dago. Gure erreportajearekin bataren zein bestearen ezaugarri eta ekitaldi nagusiak zein diren azaldu nahi dizuegu.

 

 

 

TOLOSAKO INAUTERIAK

Tolosako inauteriak dira Tolosa sozialki eta kulturalki ospetsu bihurtzen duten jai alai eta dotoreak. Tolosako inauteriek duten xarma eta berezitasuna Euskal Herriko toki gutxitan aurkitu ahal izango dugu. Gainera, Frankismo garaian debekatu nahi izan zuten arren, aurre egin zuten inauteri jai bakarretakoa izan zen. 

Gipuzkoako inauteri famatuenak euren erritmo propioa dute. Sei egunetan zehar herria paralizaturik dago, industria eta merkataritza gelditzen dira eta bertakoek zein kanpokoek jaia egiten dute. Ostegunean jaia hasten da eta berarekin batera zorabio amaiezina sardina ehorzketa egunera arte. Festa tradizio gehiagoz bizi dutenak larunbat gauean goiz joaten dira lotara, igandean jaiaren “plater gogorra ” da eta pijamaz jantzirik joan behar da ohetik altxatu bezain laster. Inauteritako astearte ilunabarrean sardina ehorzketarekin amaitzen dira inauteriak eta hara beltzez jantzita joan behar izaten da, penaz eta tristuraz, negar egitera.  Ekitaldi honek, hurrengo urte arte agurtzen du inauteria hiriburua hankaz gora utziz.

  

Tolosako inauterietako zezena, "xexenak".


Tolosako inauteritako egitarauak izen propioak jartzen dizkie egunei:

Ostegun gizena, ostiral argala, larunbat “erregularra” eta igandean karnabala, astelehen inaute eta asteartean sardinaren ehorzketa.

Festa hauek etnografikoki izugarri aberatsak dira eta jai hauek, pixkanaka beren egutegi berezira erakartzen ari diren beste herri txiki asko.

Gipuzkoan sakonen landutako inauteriak Tolosakoak dira (dokumenturik zaharrenak XVII. mendekoak baitira). “Udaberriko jai ” bezala bataiatuak izanik (otsailean ospatzen ziren arren) diktadurapean bizi iraupena segurtatu zien. Orduz geroztik, egun horiek herrialdeko gazteen erakargarri nagusia dira. Tolosarren irudimenak ez duela mugarik erraz antzeman daiteke egun horietan. Tolosako kaleak eta dendak irudi zoroez horniturik daude. Tolosako inauterietan umorea, parodia eta entretenimendua dira nagusi.

CADIZEKO IHAUTERIAK

Cadizeko inauteriak, Espainiako eta munduko ospetsuenetarikoak dira. Inauteri hauek, ofizialki bi egun irauten dute, baina beste hainbat lehiaketa gehituz, inauteriek hilabete  baino gehiago iraun dezakete. Cadizeko inauteriek, kristautasunarekin lotura handia dute. Denboraren erritmoarekin erlazionatzen dira. Beraien esanahi nagusia, denen ongizatea da, baina baditu beste hainbat esanahi sozial eta psikologiko ere.



Cadizeko "Chirigotak".

Inauteri hauei buruzko datu historikoen arabera XVI. mendeaz geroztik ospatzen dira.  XVI .mende bukaeran, Cadizeko neska gazteek loreak botatzen zizkieten mutilei txantxa moduan, 1591.urteko dokumentuetan ageri denez. 1596.ean “Estatuto del Seminario de Cadizen” ere bai. XVII .mendeko erreferentziak ere existitzen dira. 1716.urtean maskaretako dantzak debekatu zituzten garai hartako erregetzak aginduta.  XIX. mendean inauteriak berreskuratu ziren, Fernando VII.a errege zelarik. Lehenengo taldea, “Kuadrila de Gallegos” izan zen, 1821ean. Geroago, Cadizeko gobernadoreak, Cayetano Valdesek, gehienez sei dantza maskarekin eta mozorroekin onartu zituen. XIX. mende erdialdetik dator Cadiztarren dirua edo gonbitea eskatzeko duten ohitura. Honen helburua, ohitura txarrak islatzea zen, batzuetan irudi txarra ematen zuten  cadiztar eta hiriari buruz.


1936ko inauteriak izan ziren gerra zibilaren aurretik egin ziren azken inauteri libreak, uztailaren 18an hasi baitziren. 1937ko Otsailak 5ean, inauteriak ospatzea debekatu zuen Luis Valdés gobernadoreak. Nahiz eta debekatuta egon, Cadizen, inauteriak ezkutuan ospatzen jarraitu zuten.

                                        

1947. urtean, minen gordelekuaren eztandari esker, Cadizeko inauteriak berriro ospatzen hasi ziren. Inauteriak, Cadizeko herriari alaitasun izugarria ekarri zioten. Honi esker, Cadizeko inauteriak, Cadizi bere momentu onenak ekarri zizkion.

 

1967. urtean, festak, Maiatzera pasa zituzten eta izugarrizko festa egin zuten. 1975.urtean, lehiaketetako gertaera historikoa gertatu zen “La chirigota de Paco Alva” konkurtsoan “Los Belloteros” taldeak irabazi zuenean. Horregatik pentsatzen da gaur egungo konpartsen sortzailea “Paco Alva” izan zela. 1976. urtean ospatu ziren ekaineko azken inauteriak, hurrengo urtean otsailera pasa baitzituzten.

 

1977ko Otsailak 15ean ospatu ziren lehen inauteri libreak. 1978an, bostak eta laurdenetan hasi zen Cadizeko festen hileta. Jendea seriotasunarekin eta hainbat pankartekin azaldu zen.

 

Cadizen, inauteri ofizialak 11 egun irauten dute. Baina, lehiaketa egunak, gastronomia lehiaketak, entseguak eta “chiquito” inauteria gehituz, hilabete bat baino gehiago irauten dute. Cadizeko egitarauari dagokionez, koroen karrusela, kabalgata eta su artifizialak  aurki ditzakegu.

 

Aste osoan zehar, “talde ilegalak” aurki daitezke hiriko leku ezberdinetan. Lehiaketa ugari daude talde ezberdinek sortuta. Lehenengo ostegunetik igandera bitartean mozorrotzeko eta dantza egiteko karpa bat jartzen da. Cadizeko inauterietan, kopla bat kantatzea ohikoa da eta kopla mota ezberdinak daude. Hurrengo arauak dituzte:

 

          * Aurkezpena: Ezin du iraun 3 minutu baina gehiago

          * ”Pasodoblea”: Originala izan behar du. “Chirigotek” eta konpartsek  

              interpretatzen dituzte. Pieza baloratuena da.

          * Tangoa: Honek ere, originala izan behar du. Koroek bakarrik kantatzen dute eta koroko bik bakarrik kantatzen dute.

          * Parodia: Laukotetako zati baloratuena da. Bertan umorea, ironia, etab.                                               

    erabiltzen dituzte.

* Kopla: talde guztietan abesten da.

* Estribiloa: Koplen arteko elkarketarako balio du.

* Popurria: 8 minutu baina gutxiago iraun behar du eta melodien arteko   

   nahasketa bat da.

* Gai librea: Laukoteek interpretatzen dute eta gai librea dute.   

 

Musika instrumentu ezberdinak erabiltzen dituzte taldeek, batez ere  kalean eta popurrien interpretazioan. Ondorengoak dira nagusienak:

 

* Kaxa eta bonboa

* “Guijiroa” eta  “ Pito de caña”

* Gitarra

* “Bandurria”

* “Laúd”

* Klabeak

* “Kazooak”

 

Koplak, ahots ezberdinetan kantatzen dira.

 

Inauteri hauen ezaugarri guztiak ikusi ondoren, ondorengo ezberdintasunak atera ikusi ditzakegu:

 

* Cadizeko inauteriak, bereziki, “Chirigotetan” , eta kopletan oinarritzen dira.   

   Tolosakoak berriz, karrozetan eta zezenetan.

* Cadizeko inauteriak, denera, hilabete inguru irauten dute, Tolosakoek berriz sei        

   egun.

* Tolosako inauterietako egunek, beraien izen propioa dute, Cadizekoek berriz ez.

* Tolosako inauterietan, mozorroak talde handietan eta karrozen arabera ateratzen  

   dira.

* Tolosako inauterietan kaleak txarangaz alaitzen dira, Cadizen berriz,     

  “Chirigotaz”.

* Tolosako inauteriak, penintsula iparraldean ospatzen dira, Cadizekoak berriz,

   hegoaldean.

* Cadizeko inauterietako jarduera guztiak, koplen eta “Chirigoten” inguruan daude eginak. Tolosakoak berriz, jarduera ezberdin gehiagoz osatuak daude.

 

 

Parekotasunak berriz, hurrengo hauek dira:

 

* Bi inauteriak, beraien lurraldeetan oso ezagunak dira, ospetsuenetarikoak.

* Bi inauteriak, debekuaren garaian, ospatzen jarraitu ziren.

* Bi inauterietako tradizioetako bat, “sardinaren ehorzketa” da.

* Bi herrietan, inauterietan, hainbat lehiaketa ospatzen dira, baina batez ere

   Cadizen.

 *Egun osoan mozorrotzen dira herritarrak.

 

 

 http://www.youtube.com/watch?v=bW5YOPQHi7o –en ikus daiteke Cadizeko “Chirigota” bat.

 Tolosa eta Cadizeko inauterietako jaiak aztertu ondoren,ikus dezakegu, Tolosan zezen plaza dela garrantzitsuenetarikoa, aldiz Cadizen Chirigotak .Gaiarekin amaituz,aipatu dezakegu bi hiriburu hauek oso era desberdinean ospatzen dituztela jaiak.

 


Azalera itzuli