5. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Serio egiten saiatu nintzen baina alferrik izan zen!

irudia

 

Ixabel Agirresarobe Usurbilgo aktore ezagunetako bat da. Xumea izan arren, oso alaia da, ez zaio umorerik falta behintzat. Sarritan ikusiko zenuten telebistan, baita herrian ere, gertukoa baitugu emakume xelebre hau. Jakin minaz, elkarrizketatxo bat egin diogu antzerki munduko gure Marie Curie partikularrari.

 

 

1.-Non jaio zinen?
Usurbilen .

2.-Noiz?
1971ean, aspaldi!

3.-Zein lanbide duzu?
Antzerki mundua, telebista saioa eta kontaketak.

4.-Txikitako ametsa al zen antzezle izatea?
Nik ez nuen inoiz pentsatu antzerki lanetan ibiltzea, geroko gauza izan da.

5.-Zenbat urterekin hasi zinen antzerki munduan?
Antzerki eskolan sartu nintzen 18 urte nituela, 4 urte izan ziren hango ikasketak, tartean kale antzerkiak egiten egon ginen, kontaketak egitea ere tokatu zitzaidan. Batek eskatu zidan ezin zuela bakarrik kontatu eta ez zela ausartzen…baina nik “zer kontatuko dut?”, “nola kontatzen dira ipuinak?” eta berak erantzun zidan: “zuk oso ondo hitz egiten duzu euskaraz”. Joan ginen, azkenean nire lagunak eta biok kontatu genuen eta hori 20 urterekin izan zen. Gero antzerki eskola bukatu zen, kale antzerki batekin bukatu genuen, eta uste dut horietan edo hurrengo Gabonetan antzerkigintzan lanean nengoela.

6.-Zergatik hasi zinen?
Ez dakit, egia esanda… ez dakit! Orduan zortzigarren mailara arte zen, gero REM sortu zen. Hortik institutora joan eta unibertsitate aldera edo LH ( lanbide heziketa) joan eta ez zen besterik izaten. Eta BUP ( gaur egungo batxilergoa ) ez zitzaidan gustatzen. Irakasleek ez zuten beste aukerarik ematen, ez nekien zer egin eta denbora pasatu zen. Nik banekien ikasketak ez zitzaizkidala gustatzen. Orduan ez dakit nola arraio sumatu nuen, “joe.. egoera honetan ez dakit zer egin”. Eta anai batek esan zidan: “begira, hemen iragarki bat dago! Antzerki eskola bat dago eta matrikula irekita oraindik!” baina ez pentsa txikitako gauza zenik, ez zegoen oinarrizko arlotan ezer gustatze zitzaidanik.



7.-Txoritxo batek esan digu hiru seme dituzula, oker ez bagaude Eneko, Peru eta Harri. Posible al da antzerkia eta amatasuna aurrera eramatea?
Bai, beste lan guztietan bezala. Eta bueno… eta posible? Ba bai, dena bezala.

8.-Eta normala egiten al zaie ama telebistan ikustea?Eta grabaketatik berandu xamar iristea?
Ba..noski! Lanbide hori izan edo beste bat izan jaio orduko hori ezagutu dute, hori da.. ez didate ezagutu taberna batean lanean, eta gero antzerki mundura pasa naizela…Horrela da nire bizimodua! Eta normal egon? Kasualitate batez, serie bat grabatzen ibili gara eta askotan berandu iristen nintzen eta zentzu batean pixka bat aztoratuta zeuden. Baina orain txikian direlako, baina bestela… bueno… normala da! Bereizten dute gainera, ama eta antzerkiko pertsonaia.

9.-Antzerki talderen batean parte hartzen al duzu?
Bai, ni antzerki talde batekoa naiz, “Gorringo” taldekoa. Lehenago “Hanka gorri” zen, haurrentzako kale antzerkiak eta aldatu egin genuen, “Gorringo” izena jarri genion eta helduentzako hasi ginen aretoko saioak egiten.Eta orain, haur eta gazteentzako kontaketak egiten ditugu, antzerki taldeko batek eta biok.

10.-Zenbat obra/telesail/obretan egin duzu lan?
Antzerki obra? Puff.. pila bat.Kale antzerkian hasiko nintzen hamar urtean zehar eta urtero desberdinak egiten genituen eta bi telebista saiotan egin dut lan.(ez zuen aipatu baina, “Kutxidazu bidea Ixabel” antzezlan eta filmetan ere parte hartu zuen)

11.-Nolatan hasi zinen “Brinkola edo Wazemank” bezalako umore saiotan?
“Gorringo” taldekoa naizelako, umorezko antzezlea naizelako eta hor damakigunok ezagutzen dugu bertan parte hartzea.

12.-Norbaitek bultzatu al zintuen saio horietara, ala zure kabuz joan zinen?
Bultza ez, eskatu!

13.-Erraza al da egoera erromantikoak antzeztea?
Ba..niri justu “Brinkola”-n tokatu zait eta beste egoerak bezala, baina agian 15 urterekin ez nuke egingo. Baina beno, dauzkaten urte pilarekin, ba bai! Jada lotsa guztiak ahaztuta, eta… “alla kuidaus!”


14.-Zure pertsonaia baten batekin identifikatua sentitzen al zara?
Bai, askotan. “Brinkola”-n batez ere. Noizbait emititzen bada, ikusiko duzue. Batez ere ezagutzen nauenak esango du… “uff..hau bera da!”

15.-Nola sentitzen zara zure burua telebistan ikustean?
Hasieran kostatu zitzaidan, arraroa egiten zitzaidan. Gainera aurreneko aldiz “Sorgiñen laratza” -ko sekzio batean atera nintzen, J.J.Altunaren amarena egiten, eta oso arraroa egin zitzaidan.Zeren, kamararen aurrean ez nuen iñoiz lan egin. Gero, ikasi nuen, eta orain lasaiago nabil.

16.-Umorezko paperak antzezten dituzu, baina ausartuko al zinateke seriotasunera edo dramara jotzen?
Bueno… ausartu bai, baina ezin izan dut. Nire antzerki eskolan saiatu nintzen nire uste guztiekin serio egiten eta ikasle guztiak hantxe serio serio bukatu arte egon ziren eta bukatzean denak barrez lurrean bukatu zuten, eta ni erdi negarrez. Serio egin nahi nuen baina ez zen atera, orduz geroztik alferrikakoa dela pentsatu dut.

17.-Nor da zure oholtza gaineko idoloa?
Egia esan, aktoreen izenak ez ditut asko kontrolatzen. Ez dut idolorik,

18.-Eta zinekoa?
Ez dakit, iñor ere ez. Gustatu bai, baina idolo gisa…

19.-Zure antzezlan gustukoena?Zergatik?
Antzezlanak existitzen direnak? Ez nuke jakingo esaten. Harrapatu nauzue. Obra bat badago estrenatu gabe eta gustatu zait, inbidia pasako dut, “SoOofing” izena du. Egia da, txiste bat dirudi baina ez. Inbidia pasako dut, nik egin nahi nuen hori, beraz, agian hor aterako dira nire idoloak.

20.-Zure filmik gustukoena?
Ez dakit, aspaldi ez naiz joan zinera. Antzerkira ere ez, ez dakit zenbat milioika pelikula estrenatu diren, ideiarik ere ez.

21.-Nola irudikatzen duzu zure etorkizuna?
Ez dut irudikatzen, ez dut iñoiz pentsatu horretan, naiko lan badaukat oraingoarekin.


Azalera itzuli