49. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Txirikorda proiektua

irudia

Oraingoan, Sara Caballerori egitea erabaki dugu elkarrizketa, ”txirikorda” proiektuan parte hartuko duelarik.”Txirikorda” belaunaldien arteko etxebizitza komunitarioa sustatzeko proiektua da.

 

1- Nola bururatu zitzaizuen proiektu hura martxan jartzea?

 

Gurasoen etxetik joateko  arazoak daudela antzeman genuen herrian (eta leku guztietan, gaur egun), baina baita zahar asko daudelako bakarrik, konpainia faltan, edota beraien etxebizitzak handiegiak direla beraien beharretarako. Oso proiektu interesgarria iruditu zitzaigun eta mahaiaren gainean jartzea erabaki genuen.

 

2-Proiektuaren ideia norena izan zen?

 

Oreretan antzeko proiektu bat martxan jartzen ari dira, gazteena bakarrik. Orain dela urtebete gutxi gorabehera, beraiekin harremanetan jartzea erabaki genuen nondik norakoa pixka bat azaldu zezaten, eta eredu hori hain interesgarria  iruditu zitzaigun , udaletxeari proposatzea erabaki genuela. Hala ere, guk ez ezik, udaletxeak ere bazuen eredu honen berri eta antzeko proiektu bat ere bazuen buruan.

 

3- Non egiteko asmoa duzue?

 

Etxebizitza komunitarioa Ugartondoko etxebizitza berrietan egongo da; bloke bat.

 

4-Zergatik dago gazte eta adinekoei bakarrik zuzenduta proiektua?

 

Batez ere, gazteok gaur egun arazo larriak ditugulako emantzipatzeko ekonomikoki pausu zaila delako; alokairuak oso garesti daude. Adineko jendeak, ekonomikoki ez du guk bezain arazo larririk kasu gehienetan, baina konpainia gehiago behar dute, eta beraien beharretarako askotan etxe handiegiak dituzte: alargundu egin dira eta bakarrik sentitzen dira, lehen 4 pertsona bizi etxean eta seme-alabak emantzipatu egin dira,...

 

5-Nola sentitzen zarete Euskal Herriko etxebizitza komunitarioko lehen proiektuan parte hartzen duzuela  jakitean?

 

Bueno, oraindik proiektu bat besterik ez da eta gauzak lasai hartu behar dira . Lehen esan dudan bezala, Oreretan ere ari dira zerbait antzekoa egiten eta laster jarriko da martxan, baina gazte jendearekin soilik.

Generazio desberdinak etxebizitza komunitarioko proiektu honetan parte hartzea eta herrian bizitzeko beste modu bat planteatzea oso aberasgarria iruditzen zait; asko pozten nau. Izaera komunitarioa sustatzea, nahiz eta etxebizitza pribatuak izan, bano espazio komunekin behar kolektiboei erantzuteko.

 

6- Edozein gazte edo heldu sartu daiteke? Edo baldintzaren bat eduki behar da?

 

Etxebizitza kopurua mugatua da, eta gauza asko oraindik airean daude. Baldintza puntual batzuk bai dira beharrezkoak, baina halako gauzak zehazteko larunbat batzuetan geratzen gara udaletxekoak, gazteak, adinekoak, eta Hiritik-at izena duen kooperatiba bat, horrelako proiektuetan adituak direnak. Dena denon artean adosten saiatzen ari gara, ahal den neurrian.

 

7- Udalak laguntzaren bat ematen dizue?

 

Bai, noski. Lehen esan bezala, beraiek ere horrelako ideia bat buruan bazuten Ugartondoko bloke bat udalaren jurisdikzioa baita; proiektuaren jabegoa udaletxeak du. Guk Oreretako proiektuarekin hitzaldi bat eman genuenean gerturatu ziren, esanez oso interesatuta zeudela horrelako proiektu bat gauzatzeko. Gainera, Hiritik-at-ekin beraiek jarri ziren harremanetan, erabaki prozesua eta eman beharreko urratsak gidatzeko.

 

8- Pertsona kopuru maximoren bat ba al dago?

 

Lehen esan bezala, oraindik arkitektura, etxebizitzaren distribuzioa,.. oso airean daude, beraz kopuru maximo bat egongo da baina ez dakigu zein izango den zenbaki zehatza (16 etxebizitza estimatzen dira eta etxebizitza bakoitzeko pertsona kopurua ere ez dugu guztiz zehaztu) .

 

9- Horrelako beste proiekturen bat jarriko al zenukete martxan ondo aterako balitz?

 

Uste dut proiektu hau ondo ateratzeak lan handia eta inplikazio handia behar duela gazte, heldu eta herri osoaren partetik, beraz ondo aterako balitz nahikoa egingo genuke momentuz!!

 

Etorkizun batean, nork daki.

 

10- Noiz hasiko zarete proiektuarekin? Edo jada hasi zarete?

 

Hiritik-at kooperatibarekin iada egin ditugu bilera batzuk, eta etxebizitza komunitario batek behar dituen faktore guztiak ikertzen ari gara. Udaletxeak argi utzi digu gazte eta helduei gure esku daudela gauza gehienak, guk erabaki behar dugula nondik norakoa.

 


Azalera itzuli