49. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Argiako elkarrizketa

irudia

Interneten sorrerak eragina izan al du?

Jende askok gaizki hitz egiten du Interneti buruz, esaten dute internetek ez duela dirurik ematen eta ez dela beraien negozioko eredua. Hasiera batean, dirua ez zuen ematen baina gaur egun gure lana zabaltzeko erabiltzen dugu eta horregatik jende gazte askok ezagutu gaitu. Irakurleak igotzen hari dira, interneti esker.

 

Internetekin zuen salmentak jaitsi al dira?

Guk ulertzen dugu jendeak nahiago duela dena dohainik edukitzea. Baina aldizkaria erosten dutenak guri diruz lagundu nahi digutela bezala hartzen dugu.

 

Argia noiz sortu zenuten interneten?

Hasiera batean dena eskuz egiten genuen makinekin idatziz,hainbat gauza  egiten genituen eskuz.

Internet 1995ean sortu zen eta guk gure aldizkaria Internetera 1997an igotzen hasi ginen.Pentsatzen genuen beharrezkoa zela interneten jartzea, baina printzipioz dirua galdu bakarrik egiten genuen.

Hasieran ez zekiten zer egin baina gero pixkanaka elkarrizketak jartzen hasi ziren eta gero jende gehiago hasi zen webgunean lanean.Bideoak jartzen hasi ziren.Eta gaur egun irakurle asko lortu dituzte interneteri esker.

 

Zenbat langilek egiten duzue lan argian?

25 langile gara eta 25 horietatik 23 jabeak gara. Lan talde ezberdinak sortu ziren eta ideia desberdinak ateratzen dira adibidez, orain diru gehiago irabazteko kamisetak eta poltsak egin ditugu.

 Noizbait ideiarik gabe gelditu al zarete?

Bai, batzuetan geratu gara galderarik gabe, baina erraz aurkitzen ditugu beste gai batzuk izan ere, hainbat gauza gertatzen dira egunerokoan. Badaude albiste batzuk ez direnak oso garrantzitsuak baina egunero ez dira gauza interesgarriak gertatzen.

Aldizkaria egitean zer gaietan zentratzen zarete?

Kazetariak taldeka banatuta gaude. Talde bakoitza bere gaian zentratzen da eta gaiak normalean politika, herri mugimenduen kontuak, feminismoa, ekonomia ,nazioartea, ekologismoa eta erraustegia. Eta bakoitzak bere gaia idazten du.

Frankoren garaian noizbait pentsatu ahal zenuten elbitara pasatzea?

Eztabaida asko egon ziren horri buruz baina Argian lan egiten zuten guztiak oso Euskaldunank ziren. Argiako langileek pentsatzen zuten argia aurrera ateratzeko beharrezkoa zela euskara hutsezkoa mantentzea eta elebiduna egiten bazuten beti geldituko zen euskara bigarren. Aldizkaria egiten dugu dena euskaraz baina interneten badago atal dat Ingelesez. Astean bitan idazten ditugu bi notizia ingelesez guretzat garrantzitsuena dena.


Azalera itzuli