49. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

albisteakerreportaje nagusia

Udarregiko inauteriak 2019

irudia

 

 

Aurten urtero bezala Udarregi ikastolan inauteriak ospatuko dira jaialdi bat eginez. Ohikoa den bezala, DBH4ko ikasleek DBH osorako gai bat aukeratu dute, hain zuzen ere Euskal Herrian gertatutako pasarte ezberdinak aurkeztuko dituzte DBHko ikasleek aurtengo jaialdian.

 

Hasteko, DBH1eko ikasleek ikurrinaren aldarrikapenari eta frankisten ikurrin zapalketari buruzko ikuskizuna egingo dute. Honetarako, Athletikeko eta Realeko jokalariz joano dira, aldi berean beste batzuk mendizalez eta frankistez mozorrotuko dira.

 

DBH2ko ikasleek aldiz, Gernikaren bonbardaketaren inguruko antzezlana prestatu dute. Ikasleak baserritarrez eta militarrez joango dira gertaera hau antzezteko.

 

DBH3ko ikasleek Orioko balearen gertaera antzeztuko dute, hain zuzen ere, herritarrez, jostunez eta marinelez jantziko dira Euskal pasarte hau irudikatzeko. Honez gain plastikako ikasleak kartoizko bale handi bat eg dute hau sinesgarriagoa egiteko.

 

Azkenik, jaialdiari bukaera emateko DBH4eko ikasleek Zugarramurdiko sorginen buruzko antzezlana egingo dute. DBH4eko ikasleak sorginez eta frailez mozorrotuko dira.

                               


Azalera itzuli