48. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Pelikulak eta serieak ikusteko plataformak

irudia

Pelikulak eta serieak ikusteko interneteko plataformak oso erabiliak dira gaur egun. Adibidez; Netflix, Hbo, Megadede, Plusdede, Kodi ,Movistar+...

 

Gaur egun serieak eta pelikulak ikusteko plataforma legezkoak (Netflix, Hbo, Kodi,Movistar+....) nahiz legez kanpokoa (Megadede, Plusdede, ...)erabiltzen dira. Arrazoietako bat da pelikulak zinean ikustea oso garestia da edo plataforma legalak ezin ditu ordaindu etab.

“Megadede” eta “Plusdede” pelikulak eta serieak ikusteko plataforma legez kanpoko bat da.

4 ez-berdin atera dituzte. Lehenengo “Pordede” atera zuten, baina legez kanpokoa zenez galarazi egin zuten, eta “Plusdede” atera zuten “Pordederen ordez; Hori ere galarazi egin zuten eta “Megadede” atera zuten, gaur egun horrek martxan segitzen du, baina badakitenez galarazi egingo diela “Playdede” aterako dute "Megadede" galaraztean.

Lau plataforma hauek izugarri erabili dira sare sozialetan eta horregatik segitzen dituzte ateratzen sare sozial diferenteak, diru asko irabazten dutelako.

 

Netflix serieak, pelikulak, dokumentalak eta beste gauza batzuk  ikusteko interneteko plataforma legala da. Netflix ikus ahal izateko ordaindu egin behar  da eta horren ondorioz iragarkirik ez dira agertzen beste interneteko plataformetan ez bezala.

 

Bestalde Movistar + telebistarekin konektatzen den plataforma da.  Honetan     serieak, pelikulak, dokumentalak, futbola , telebistan daude programak, pelikulak eta abar nahi duzunean gelditu ahal dituzu eta azkenik 7 egun lehenago bota dituzten gauzak ikusi ahal daitezke.

                                       
 

Kodi serieak eta pelikulak ikusteko plataforma legala da. Kodi hedabideen maitasunetik sortu zen. Multimedia-baliabide digital guztiak biltzen dituen entretenimendu-gune bat da. 100% libre eta iturri irekia da, oso pertsonalizagarria eta gailu askotara funtzionatzen du. Boluntario talde dedikatu eta komunitate handi batek babesten du. Eta gainera Euskaltel bezalako enpresa batek bezala beraien bezeroei aukera ematen dio Kodi edukitzeko.

 

Hbo serieak eta pelikulak ikusteko programa legal bat da. Eta gaur egun 50 milioi pertsona baina gehiagok erabiltzen dute plataforma hau. Kodi bezala bezeroei aukera ematen die Hbo edukitzeko eta bentaja batzuk ematen dizkio Vodafonek. Munduko 150 estatu ezberdinetan ikus daiteke. Hbo Ameriketan asmatu zen eta arrakasta handia izan zuelarik Europakoei baimena eman zien beraien herrialdeetan erabiltzeko. Herrialde horietako bat Espainia izan zen eta gaur egun Espainian Hbo España ikusten da.

 


Azalera itzuli