48. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

NESKAK ETA MUTILAK FUTBOLEAN

irudia

Erreportai nagusi honetan mutilen eta nesken futbolaren inguruan hitz egingo dizuegu. Hainbat desberdintasun eta berdintasun aurkitu ditugu.

Mutilen eta nesken arteko desberdintasunak ugari aurkitu ditugu.

Hasteko, neskak, ez dira ezagutu ere egiten, mutilak aldiz, denak “ezagunak” dira. Mutil profesionalek, partiduko, 2 kamiseta dituzte eta neskek aldiz, 2 kamiseta, liga guztirako. Nesken partidurik garrantzitsuenak mutilek entrenatzen duten zelaietan jolasten dira eta nesketan gehien kobratzen duena, Marta Vieira Da Silva da 500.000€ hilero, mutiletan aldiz, gehiena kobratzen duena, Messi da,  4 milioi € hilero.Neskak, DBH 3n hasten dira futbol 11 egiten, mutilak ordea, DBH 1en hasten dira, eta horrek ez du horrela izan behar.

Hemen ikus dezakezue Espainia Selekzioko neskatila batek esan zuen egia;

“Munduko hoberenak gara, 3 mundial ditugu, 4 txapelketa olinpiko eta selekzioko jokalari mutilek, diru gehiago irabazten dute nahiz eta ez irabazi  txapelketa garrantzitsurik”

DBH 1etik DBH 4ra arte, neskek eta mutilek ez dute denbora berdina jolasten partiduro, alegia, mutilek zati bakoitzean, 5 minutu gehiago jolasten dituzte.

Mutilen eta nesken arteko berdintasun pare bat aurkitu ditugu;

Mutilek eta neskek futbol zelai tamaina berdinean jolasten dute.

Profesionaletan denbora berdina jolasten dute biek, zati bakoitzero 45 minutu.

 

Ondorioz, ikus dezakegu desberdintasunak idaztea askoz errazagoa dela desberdintasun asko daudelako. Ez da posible, hainbesteko aldea egotea neska eta mutilen artean. Biak kirol berdinean ibiltzen dira baina desberdintasun asko nabari dira. Berdintasuna  derrigorrezkoa izan behar du hainbat generoen artean, ez da normala horrela jarraitzea.

 

NESKAK MUTILAK BEZAIN ONA IZAN DAITEZKE!


 

ERREALEKO NESKAK:



 


Azalera itzuli