48. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

albisteakerreportaje nagusia

HERRI TXIKI INFERNU HANDI AGINAGAN

irudia

‘Herri txiki infernu handi’ saio arrakastatsuak gure herriko Aginaga auzoa erakutsi du. Aginagako artistak elkarrizketatuz eta auzoko txoko ederrak erakutsiz.

 

Saio honen helburua, Euskal Herriko herri txikiak garrantzitsuak direla erakustea da  eta biztanle gutxi dituen arren, bizitza asko dagoela jakinarazten du. Aurkezleak Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga dira. Aurkezleak, kaletik aurkitzen dituzten herritarrak elkarrizketatzen ibiltzen dira eta herritar horiek herria erakusten diote, modu dibertigarri batean. Grabaketa burutu ondoren, herritar guztiak elkartzen dira herriko txoko batean, frontoian, elizan…

Saioa elkarrekin ikusten dute, eta aurkezle bakoitzak elkarrizketatutako pertsonak erakutsi edo esan duena ironikoki komentatzen du. Tartean bertsolari bat ere badago, hain zuzen, Sebastian Lizaso.

 

Abenduaren 2an grabatu zuten Aginagan, baina, grabatutako irudiak urtarrilaren 20an eduki genituen ikusgai EITB1-en.

Aurkezle batek, Mikel Pagadik hain zuzen, Aginagak asko zuela emateko esan zuen.

Aginaga, Usurbil eta Orioren artean dagoen auzo usurbildar bat da.

 

Gu, usurbildarrak izanik esan behar dugu, alde batetik, saioa  bereziki gozatu genuela gure gertuko jendea agertu zelako bertan. Beste alde batetik, arraroa egin zitzaigun jende ezagun asko ikustea telebistan eta bukatzeko, esan behar dugu beste behin egin behar bada, eskuak zabalik hartuko ditugula hirurak.

 

Hemen Aginagako saioaren zati dibertigarri bat:

https://euskalpmdeushd-vh.akamaihd.net/multimediahd/videos/2019/01/20/2386908/20190120_18142005_0011746404_005_001_HERRI_TXIKI_.mp4

 

Eta hemen saioaren linka:

https://www.eitb.tv/eu/bideoa/herri-txiki-infernu-handi-5-denboraldia/6207/157258/aginaga/

 

 

 


Azalera itzuli