47. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

OT telesaila

irudia

Gaur egun telebistan telesail asko ikusten ditugu eta arrakasta gehien eduki duen telesailetako bat OT da.

Operación Triunfo, OT bezala ere ezaguna, 2001ean sortutako espainiar telebista saioa da. Lehiakide bakoitzak bere ahotsaren talentua erakusten du eta aste bakoitzean, zuzeneko gala batean, lehiakideek beren gaitasunak erakusteko eszenatokia dute.

 

Aurtengo ediziotik dakigunez, 16.000 pertsona baina gehiagok egin dute casting-a eta horietatik aurten  akademian sartzea lortu dutenak 18 lehiakide dira.

 

Lehenengo urteko edizioarekin alderatuz, gustukoenak, hau da, aste bakoitzero botoak emanez ateratzen diren gustukoenak, oso desberdin atera dira aurten. Lehenengo urtean errepikatu egiten ziren, aurtengoan aldiz,  ia guztiak ezberdinak atera dira.

 

Akademian hainbat irakasle daude arlo desberdinak erakusten dituztenak:

Akademiako zuzendaria, musikako zuzendaria, ahotseko zuzendaria,  interpretaziokoa, fisikoa eta osasunekoa, kultura musikalekoa, koreografiakoa, ahots teknikakoa,  dantza urbanokoa, aretoko dantzakoa, energia eta gorputza martxan jartzen laguntzen duena, protokoloa eta yogakoa.

OT telesailean, ikusleak zati txiki batean parte hartu dezake, izan ere, astean zehar egunero, ikusleek haien gustukoena bozkatu dezakete, egunero bozka bakarra bozkatuz. Bozka gehien dituenak, epaileen iritzirik gabe beste astebete akademian egoteko aukera izaten du, hau da, izendatua izan gabe. Horrez gain, astero bi izendatu egoten dira eta hurrengo astean bi izendatutako bat kaleratu egiten da. Ikusleek bi horietako bat bozkatu eta bozka gehienak dituena salbatzen da.

 

Finalera 5 lehiakide iristen dira eta horietatik bakarrak irabazten du. Lehengo edizioko irabazlea Amaia Romero izan zen. Horrez gain, Amaiak Eurovisionen parte hartzeko aukera izan zuen Alfredekin  batera, “Tu canción” abestia abestuz. Mundu guztiak bezala, guk gure gustukoenak ditugu, gure kasuan Alba eta Natalia dira. Izugarria izan zen biak batera abestu zuten abestia, Toxic.

 


Azalera itzuli