47. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

irteerakIrteerak

Dbh2koak Amaiurgo gaztelura joan ziren.

irudia

 Azaroaren 23ean, Dbh2ko ikasleak Amaiur gaztelua ikustera eta bisitatzera  joan ziren.

 Hara iristeko, Usurbileko Udarregi ikastolatik autobusa hartu eta abiatu egin   ziren, Amaiur gaztelura iritsi arte. Han Amaiur gazteluan dagoena ikusteaz   gain, istorio bat kontatu zieten. Kontatutako istorioan, Frankistek enboskada   bat egin ziela Nafarroakoei  eta horren ondorioz gertatutakoa konatzen du. Dbh2  koek oso interesgarria izan zela esan zuten, gauza berri asko ikasi  zituztelako. Han monolitoa ikusi zuten eta Frankisten enboskadaren ondorioz  gelditutakoa.

 Dbh2koek ikusitakoa Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatutako erakusketa da.   Kondestable Jauregian kokatuta, Iruñeako Alde Zaharraren erdi-erdian.   Erakusketa horri esker Amaiurko gazteluaren historia nondik norakoak   ezagutu  ahal izan zituzten, bertan aritutako arkeologoen eskutik. Amaiurko   Gaztelua Nafarroako kultur ondare erreferentea da, 1522an gertatutako   mugarri historikoaz geroztik mendeetan zehar nafar gizartean interes handia   piztu duen gunea da. Erakusketa bisitariak bere iritzi propioan sakontzeko   diseinatu da, pentsamendu kritikoa uztartuz eta Amaiur ulertzeko hainbat   ikuspegi azalduz. Erakusketa hiru eremutan sailkatzen da: oroimenarena   Zaguan aretoan, atearena Patio gunean eta zientziarena areto Gotikoan.   Nafarroaren independentziaren alde Amaiurren hildakoen omenezko   monumentu bat dago. Bertan idazki hau dago: Napar askatasunaren alde   Amayurko echarrian borroka egin zuten gizonai.

 

 


argazkiak ikusi

Argazki bilduma