47. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

TEKNOLOGIAREN ERABILERA

irudia

TEKNOLOGIAREN SORRERA

Teknologiaren erabilera natur baliabideak tresna sinple bihurtzean hasi zen, historiaurrean. Berrikiago izandako garapen teknologikoek, esaterako telefonoak, hedabideak edo Interneta, komunikaziorako mugak asko txikitu dituzte eta eskala planetarioko elkarrekintzak sortzea ahalbidetu dute.Hala ere, teknologia guztiak ez dira helburu baketsuetarako garatu: gero eta ahalmen suntsitzaile handiagoa duten armak sortu dira, adibidez. Prozedura eta metodo teknikoek eta tresnek ere teknologia sortzen dute hala nola jantziek, produktu sinpleek, idazkerak, komunikazio teknikak, abeltzaintzak, nekazaritzak, apaingarriek, eta abar. Zenbait gizarteetan teknologia ekonomia aurreratuagoak sortzen lagundu du. Teknologia hainbat gauzetarako sortu zuten,adibidez: sua, saskigintza, buztingintza,  kobrearen metalurgia, gurpildun orga, idazkera…. .Baina orain dela urte batzuk teknologi berriak sortu zituztenean oso jende asko hasi zen erabiltzen eta oraindik ere erabiltzen da. Teknologia berria ez dute gazteek bakarrik erabiltzen gurasoak ere, eta aiton-amon batzuk ere,teknologia mundu osoan eta leku guztietan dago, adibidez: zinean, supermerkatuetan, dendetan… . Teknologiak horrelako eragina edukitzen jarraitzen badu, etorkizunean dena teknologiarekin egingo da  eta jendea lan gabe gelditzea posible izango litzateke. Izan ere teknologiaren erabilera jaisten bada ez da horrelako gauzarik gertatuko.

 

NERABEZAROA SARE SOZIALEAN

Sare sozialetan egun osoa sartuta egotea nerabezaroak uste du gauza normal bat dela.  Orhantza Alegria Borda eta Julene Frantsezena Zubizarreta konprobatu dute nerabezaro zati handi bat sare sozialetan denbora asko egoten direla. Internet ez da txarra erabilera da txarra.Pertsona batzuk pentsatzen dute internet dela txarra baina ez da txarra. Hori pentsatzeko arrazoi bat da nerabezaroak ordu asko pasatzen dituztela eta orduan gaizki pentsatzea egiten duela.Gainera nerabezaroak pentsatzen du dena dakitela internet buruz eta gauza asko ez dakizkite.

Ciberbullying ere gertatzen da jendea ez da enteratzen baina jendeari mindu egiten diote sare sozialetan beraren gauza mingarriak erakusten eta Gainera arazoak sor ditzake.

 

ERABILERA GAUR EGUN

Gaur egun argi dago eguneko zati inportante bat pasatzen dugula pantaila bati begira, baina batzuetan ez da guk nahi dugulako. Adibidez, eskolan, azken urteetan ikastolako teknologia erabilera asko areagotu da. Lehen bakarrik bideo edo pelikulak ikusteko erabiltzen genuen, baina orain denerako; klaseak, liburu digitalak… eta geroz eta gehiago nahi dute teknologia erabilera areagotu. Badaude eskolak liburuak ordez dena ordenagailuan egiten dutena. Azken finean ez da sanoa hain beste ordu pasatzea pantaila baten aurrean.

KPCB konpainiak prestatutako datuen arabera, Indonesia, Filipinak eta Txinak dute  joera handiena pantaila baten aurrean denbora gehien xahutzeko. Txinan, 479 minutu agortzen dituzte, hau da, ia 8 ordu ordenagailu eramangarri eta telefono mugikorrei begira. Halaber, interesgarria da herrialde desberdinetako begiratutako gailu gehienak ikustea. Erresuma Batuan eta Frantzian telebistak lehen lekua hartzen du, Japonian, berriz, mugikorrak begi guztien erdigunea da.Behin datu hauek ikusi ondoren, konturatzen gara Espainian bi ordu agortzen ditugula telebista ikusten, ordu eta erdi baino gehiago gure ordenagailuarekin, bi ordu gure telefonoari begira eta tabletarekin ordubete baino gutxiago.

Guztira, sei ordu eta erdi inguru gelditzen da, egunean zortzi ordu lo egiten baditugu, bazkari guztiak batuz bi ordu eta beste bi orduz garraiatzeko (autobusa, kotxea, ibili…) datu hauek ikusita konturatzen gara denbora baliagarriaren erdia baino gehiago gastatzen dugula pantaila bati begira.

Eta zuk, zenbat denbora pasatzen duzu egun bat pantailan ikusten?


Azalera itzuli