47. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

EUSKARAREN EGUNA, BEHARRA ALA AITZAKIA?

irudia

Euskarak badu ospakizun bat, Euskararen Nazioarteko eguna. Euskaldunontzat garrantzitsua da eta gero eta ospetsuagoa da eta jende gehiagok ospatzen du, baina, ba al dakigu zer ari garen ospatzen?

Zer da Euskararen Nazioarteko Eguna?

Euskararen Nazioarteko Eguna, abenduaren 3an izaten da, Euskal Herriko txoko guztietan ekintzak eta ospakizunak eginez. Halaber, egun hori abenduaren 3an finkatu zen, Frantzisko Xabierkoaren omenez. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen, eta, kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren, euskaraz.

Noiztik ospatzen dugu?

Euskararen eguna, orain dela 69 urte ospatu zen lehen aldiz. Hain zuzen, 1949an ospatu zen lehen aldiz euskaldunontzat hain garrantzitsua den egun hau. Historiari helduz, Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. Baina, 1995ean egin zen ofizial egun hau, eusko jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, 95etik aurrera, Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna bezala ezarri zen.
 

Zer da egun honen helburua?

Euskararen egunak gure hizkuntzari indarra ematea eta mintzatzea du helburu. Beste hitz batzuetan, Euskal Herriko biztanle guztiek euskara erabiltzea, mintzatzea, ikastea eta entzutea urtearen 365 egunetan.

Euskararen erabilpena

Euskal Herrian, kalean entzuten diren hizkuntzak erreparatuz, eta datu estatistiko ezberdinak ikusiz, gauza harrigarriak ikusi ditugu. Euskal Herriko lau hiritan hartu dira datu hauek, hain zuzen, Donostia, Gasteiz, Bilbo eta Iruñea. Lehen aipatutako gaiari begira, Euskal Herriko kaleetan %12,6 ari da euskaraz, zoritxarrez, lau hiri horietan %76 batek hitz egiten du gazteleraz. Azkenik, %8 frantsesez eta gelditzen den %3 beste hizkuntza ezberdinetan. Orduan, egun hau ospatzea beharrezkoa da, bestela kaleetan beste hizkuntzak erabiliko dira eta gurea galdu egingo da.

 

Euskara Udarregi Ikastolan

Gure ikastolan, urtero ospatzen dugu Euskararen Eguna. Ikastolako ospakizunari erreparatuz, inkesta bat pasa dugu ikasleen iritziak jakiteko eta balioesteko. Inkesta horren erantzunak zabaltzeko, grafiko batzuk egin ditugu.

 

Grafikoak

Lehen grafiko honetan, ea beharrezkoa den ikastolan Euskararen Eguna ospatzea galdetu dugu, eta ia denek baiezkoa jarri dute, %94,9 batekin.

Bigarrengo honetan, lehengoari jarraituz, ea etekina ateratzen diogun egunari galdetu dugu. Ikasleen %69k baiezkoa jarri du, baina beste %31k ezetz jarri du. Nahiz eta, jende gehienak etekina ateratzen diogula egunari pentsatzen duen, badago nahikotxo jende, nun pentsatzen duen ez diogula etekinik ateratzen.

Azken galderan aldiz, ea Euskararen eguna euskaraz hitz egiteko aitzakia den ala ez galdetu dugu, eta %72k ezetz jarri du, esaten dutelako egunerokotasunean hitz egin behar dela. Baina beste %28k aitzakia dela adierazi du, pentsatzen dutelako egun horretan euskaraz hitz egitera derrigortuta daudela.                                                                                                                  

Erantzunak ondorioztatzen

Erreportajea biribiltzeko, gure ikuspuntua adieraziko dizuegu. Gure ustez, ikasleen erantzunak ikusiz, Euskararen Eguna ospatzea ikastolan, beharrezkoa da, jende asko euskaraz hitz egitera bultzatzen duelako.

Orain, inkestako galdera bati erreparatuko diogu; ea Euskararen Eguna beharrezkoa den ala euskaraz hitz egiteko aitzakia den. Erantzunak erreparatuz, %72k ez dela aitzakia jarri du. Gu, erantzun horrekin bat gatoz, azkenean gure hizkuntza delako eta, horrelako egunek euskara gehiago hitz egitera bultzatzen duelako eta beharrezkoa delako. Amaitzeko, esan genezake, euskararen eguna beharrezkoa dela euskaldun zaharrentzat eta baita edozein beste euskaldun berrirentzat.

 

 

 

 

 

 


Azalera itzuli