46. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Ikasturte berria

irudia

Ordutegia

 

Ordutegiari begiratuta, urtero bezala bai irailean eta bai ekainean lanaldi jarraia egiten da. Beste hilabeteei helduz, gustukoagoak ditugu bi hilabete hauek, izan ere, dugun denbora gehiago aurrezten dugu. Etxerako lanak egiteko ere denbora gehiago dugu. Horrez gain, lanaldi jarraia ez dugun egunetan, astuna egiten zaigu bazkal ostean ikastolara etortzea. Iraila eta ekaina ez diren gainontzeko hilabeteetan, ostiraletan lanaldi jarraia egin izan da. Aurreko ikasturtean, ikasle batzuek asteazkenetan ere lanaldi jarraia egiteko proposamena egin zuten, eta lortu zuten. Beraz aurtengo ikasturtean, gainontzeko hilabeteetan, bai asteazkenetan eta bai ostiraletan lanaldi jarraia izango da.

DBH ORDUTEGIA
-Irailaren 10 etik 28ra (biak barne) 8:25
-Ekainaren 3tik 14ra  8:25-14:30
-Ikasturte hasieran, astezken eta ostiraletan lanaldi jarraia 8:25-14:30

 

Irakasle berriak

 

Irakasle berrien gaiari erreparatuz, urtero bezala aldaketak egitea tokatzen da. Aurten, irakasle berri asko ditugu, eta oraingoz gutako asko oso gustura gaude Udarregi Ikastolako irakasle gehienekin. Baina beti bezala, bakoitzak bere gustuak ditu. Batzuei bat gehiago gustatuko zaie eta beste batzuei beste batzuk.



Gela aldaketa

 

Aurtengoan,  DBH3ko ikasleoi, gela aldaketak egitea egokitu zaigu. Ikasle asko erabaki horrekin ez zeuden bat. Saiatu ginen gela aldaketak ez egiten, baina ez genuen lortu, erabakia aspalditik zuten hartuta. Uda hasieran, gela berriak bidali zizkigun ikastolako ikasketa-buruak. Gelak ikusi ostean, denok lasaiago gelditu ginen. Horren inguruan, hau da, hasiera bateko gela aldaketen inguruko gaiari helduz, galdetegi (inkesta) bat egin dugu. Ikusi dezakezuen bezala, erantzunen grafikoak egin ditugu, hona hemen:


 

Grafikoak

Grafiko honetan ikusi dezakegun bezala, gela berrian gustura dauden galdetu diegu inkesta pasa diegunei. Erantzunak ikusiz, erdia baino gehiago gustura dago bere gela berriarekin (%58,2). Beste zati handi bat aldiz , (%41,8) ez dago gustura gela berriarekin.

Beste galderak aldiz honela dio: gela aldaketak egitea nahi zuten bai ala ez. Erantzunak jaso ditugu eta ikus dezakegun moduan, ikasleen %75ek baino gehiagok, ez zituzten nahi gela aldaketak egitea, hain zuzen ere %81,8k. Ezetz esan duten ikasleen kopurua %18,2 izan da.

Erantzunak ondorioztatzen

 

Erreportajea biribiltzeko, gure ikuspuntua erakutsiko dizuegu. Gure ustez, nahiz eta DBH3ko ikasle erdiak baino gehiago gustura egon bere gela berriekin, ikastolako zuzendaritza taldeak ikasleen iritzia jakin gabe jarri zuten martxan gela-aldaketen prozesua. Orain esandakoarekin bat eginez, inkestan egindako galdera bati erreparatuko diogu, ea gela aldaketak nahi genituen bai ala ez. Inkestan, galdera horretan %81,8k ez zuela aldaketarik nahi aipatu zuen. Amaitzeko, argi ikusi dezakegu badagoela jende kopuru bat gustura dagoela gela berriekin, baina ia inork ez zuen nahi gela aldaketarik egitea.

 


Azalera itzuli