46. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

LI55 elkarrizketa

irudia

1.-Zerk bultza zintuen youtuber izatera?  

LIZAR: Youtuber asko zeuden plataforman eta nik ere ikusten nituen,gainera niri gauzak esperimentatzea gustatzen zaidanez probatu egin nahi nuen.

2.-Zergatik jarri zenuen 55 zenbakia zure izenean?

LIZAR:Ikastolan bi urtez  5 zenbakiarekin aritu nintzelako .

 

3.-Gustura al zaude zure kanalarekin?

LIZAR:Oso gustura nago,gehienbat orain asko hazi delako nire kanala.

 

4.- Zer bideo mota egiten dituzu?

LIZAR:Gehienbat bideojokoen bideoak egiten ditut, baina batzuetan beste motat bateko bideoak ere egiten ditut,blogak...

 

5.-Zein da zure bideo gustukoena? Eta bisita gehien dauzkana?

 LIZAR:Neure kanaleko bideo guztiak ditut gustuko. eta ikustaldi gehiena dituen bideoak 20 mila ikustaldi ditu.

 

6.-Noizbait pentsatu al duzu kanala uztea? hala bada, noiz?

LIZAR:Ez dut inoiz pentsatu oraingoz oso gustura nago nire kanalarekin

 

7.-Lagunek zirikatzen ahal dizute youtuberra izateagatik?

LIZAR:Hasiera batean bai baina ikusita ez niela kasurik egiten aspertu egin ziren eta orain zoriondu egiten didate baita animoak eman ere.

 

8.-Noiz hasi zinen zure kanalarekin?

LIZAR:Orain dela 2 urte hasi nintzen baina kanala serio hartzen eta egiten dudana disfrutatzen orain dela 5 hilabete.  

 

9.-Zer gehiago gustatzen zaizu youtubez gain?

LIZAR:Twitch ere gustatzen zait, twitch zuzeneko igorpenak egiteko da eta asko gustatzen zait.

 

10.-Nola uste duzu bukatuko duela zure kanalak etorkizunean?

LIZAR:Oraingoz etorkizunari ez diot atentzio askorik jarriko.

 

11.-Zer pentsatzen du zure familiak youtuberra izateaz?

LIZAR:Kontrol bat eramaten dudan bitartean ulertzen didate eta errespetatzen dute nire iritzia.

 

12.-Gertuko senideek lagundu al dizute kanalarekin?

LIZAR:Bai, pilo bat lagundu didate eta egia esan asko eskertzen diet.

 

13.-Damutu al zara noizbait youtuberra izateaz?

LIZAR:Ez, oraindik ez naiz damutu eta ez dut uste damutuko naizenik asko gustatzen zaidan gauza bat delako.

 

14.-Irabazi al duzu noizbait dirurik?

LIZAR:Oraingoz ez dut irabazi dirurik baino 1000 harpidedunetara iristean dirua irabazten hasiko naiz.Nahiz eta gutxi izan.

 

15.-Ikasi al duzu zerbait youtuberra izaten?

LIZAR:Bai, asko ikasi dut, bideoak ez ditut asko editatzen baina ondo editatzen ikasi dut eta “haterrekin” (zutaz gaizki hitz egiten dutenak) zure akatsak hobetzea lortzen duzu.

16.-Zenbat harpidedun dituzu?

LIZAR: 303harpidedun ditut

 

17.-Harro al zaude zure harpidedun kopuruaz?

LIZAR: Ez diet atentzio asko jartzen, baino bai harro nago.

 

18.-Noizbait irabazi al duzu dirua babesleengandik ?

LIZAR: Ez dut  babeslerik oraingoz. Lagun batek bai egin zidan dohaintza bat 7 eurok

 

 


Dokumentu interesgarriak:
Azalera itzuli