46. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

albisteakerreportaje nagusia

EUSKARALDIA

irudia

Euskaraldia, hizkuntza ohiturak astindu eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko egingo den  ekintza bat da.

 

2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra, euskaraz hitz egiten edo ulertzen duten guztion artean egin beharko da euskaraz. Euskal Herri osoan  egingo den eta euskaldunen artean aritzeko jarduera bat da.  

 

Ondoko bi roletako bat hartu beharko da 11 egunez:

Ahobizi: Ulertzen duenari euskaraz egingo diot, hark erdaraz erantzun arren. Ezezagunei lehen hitza, gutxienez, euskaraz egingo diet.

Belarriprest: Egidazu euskaraz, nik ulertzen dut eta. Agian erdaraz erantzungo dizut, baina zuk niri euskaraz egitea nahi dut.

 

Bakoitzak bere inguruan, bere ohiko harreman sareetan  euskaraz egitea proposatzen da: familian, lagunartean, lanean, eskolan, dendetan…

Horretarako, herriz herri antolatu beharko da. Nahi den lekuan izena eman daiteke, eta ondoren,

ingurukoekin parte hartu daiteke.

 

16 urtetik gorako herritarrek eman dezakete izena.

-Ahobizi izateko, euskara hitz egiten jakin behar da.

-Belarriprest izateko euskara ulertu behar da.

 

Irizpideak betez gero, norberak erabakiko dezake zein roletan izena eman.

Ahobizi edo Belarriprest ikurra soinean eraman, eta hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketak egingo dira.

 

Lortu nahi dena:

-Hizkuntzarekin harremanetan dauden  inertziak astintzea eta uste baino  gehiagotan euskarazko komunikazioa posible dela frogatzea.

-Euskal Herrian, euskara ulertzen duen jendea badagoela  eta euskara gehiagotan erabili daitekeela ikustaraztea.

-Hizkuntza ohiturak aldatzea.

 

Bitartean, herriz herri eta hainbat enpresatan antolatzen ari diren batzordeetan parte hartu ahalko da.

 

Aspaldi honetan, nahikoa zabaldu da ondoko tesi orokor hau: gero eta euskal herritar gehiagok daki euskaraz, baina, halaber, gero eta gutxiago erabiltzen da euskara. Hau da, ezagutzak eta erabilerak ez dute biek ere gora egiten, edo ez, behintzat, hein berean. Eta, horren harira, halako kezka bat piztu da sare sozialetan eta euskalgintzaren eremu zehatzetan, batik bat. Euskaraldia dute kezka orokor horren aurreko erantzunik behinena, nolabait esatearren.

     

 

 


Azalera itzuli