45. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

ENTRESAKA

irudia

1- ARGIA BIDALKETA:

Lehenik, aldizkaria makinara sartu behar da. Ondoren, etiketa jarri behar da eta paletan ezarri. Prozesu hau igaro ostean, Tolosara iristen da. Tolosan, etxeetan banatzen dituzte. Liburuan kasuan konplexuagoa da.

 

2- ARGIA ALDIZKARIAREN IBILBIDEA:

Datorren urtean (2019) aldizkariak 100 urte beteko ditu eta horretarako liburuxka bat egiten ari dira haien kazetaritza ulertzeko modua erakusteko.

Orain dela gutxi arte Argia aldizkariak harpidetza eredu klasikoarekin funtzionatzen zuen; urte hasieran harpidetza ordaindu behar zuten astero aldizkaria jasotzeko eta haiek eredu hori aldatu zuten.

 

Aldizkariaren ibilbidea erakutsi ziguten, lehenengo bilduma (1919) handia egunkariaren antzekoa  eta txuri beltzean zen, aurrerago (1976) koloretako aldizkaria egin zuten eta tamaina txikiagoa egin zuten (gaur egungoaren antza gehiago eduki zezan) eta gaiak aldatzen joan ziren erlijioa alde batera utziz eta euskararen erabilera bultzatuz (nahiz eta gaizki ikusia zegoen, Zeruko Argiak lehenengo aldiz Frankismo garaian tortura argazkiak atera zituen aldizkarian).Aldizkari bat egitea ez da zer idazten dugun bakarrik, zer idatzi nahi dugun, zergatik, zer lortzeko, zer funtziorekin, jendeak zergatik erosi behar duen, zer helbururekin...baizik.

 

3- ARGIA ANTOLAKETA:

Albisteak idazterakoan hainbat taldetan banatzen dira, bakoitzak gai bati buruz jorra dezan. Taldeak normalean honela banatzen dira: politika, kirolak, feminismoa… eta normalean bi pertsonakoak izaten dira. Albisteak idatzi ondoren, astelehenero erredakzio bilera egiten dute hurrengo asteko aldizkaria antolatzeko. Baina Argia ez da aldizkari bat bakarrik, hilabetekaria ere ateratzen dute, baita urtekari bat ere.

 

4- ARGIA DATU HISTORIKOAK:

Langileek apaizei aldizkaria erosi zieten eta beraien denbora libreetan idazten zuten aldizkarian. Gainera, pentsatzen zuten aldizkari bat ez zela nahikoa, eta egunkari bat ere idatzi behar zutela, euskarazko egunkari bat merezi genuelako euskaldunok.

“Egunkaria” egunkariaren lehen alea Altzan inprimatu zen. Aro Modernoko euskarazko bakarra izan zen eta hau sortzeagatik, poliziak sortzaileak atxilotu eta torturatu zituzten.

 

5- ARGIA HARPIDETZA:

Herritarrentzako ildo bat hartu behar zuten eta ereduz aldatu behar zutela garbi zeukaten, Argiako jendeak sustengatu behar zutelako.

Harpidetza berriaren gakoa hemen dago azkenean eredu merkantilista ohikoetatik kanpo funtzionatu behar zutela uste zuten. Argia jendeak eutsi behar ziola aktibitateari eta haiek ere ereduan aldaketa bortitz bat eman behar zutela jendearengana hurbiltzeko.

Eredu berri honetan urte bete edo gehixeagoko honetan  esan zuten proiektu honetan sostengatzeko jendea behar genuela guk sentitzen dugulako jende gehiagori eman behar diogula ahotsa. Eta horretarako jendeak nahi duena jasotzeko aukera zuen, nahi zuen dirua jarrita. Jendea ekonomikoki gaizki dagoenez, jendeak deitu egiten zuen esanez ez zutela argia aldizkaria jaso nahi ez zutelako dirurik eta momentu horretan pentsatu zuten Argia aldizkaria doanik ematea, dirurik ez zuten jendearentzat. Eta hori inork ez du egiten eta pertsona bati hori esan ezkero pertsona hori irabazi egiten duzu eta lana berriz ere bilatzean deitu egingo du eta presoei ere dohainik bidaltzen diegu eta helburua da guk egiten dugun lana jendeak irakurtzea eta horregatik erabaki zuten hori jende guztiarekin egitea. Aurretik Argia astekaria jasotzeko 12 euro ordaindu behar zuten hilean  baina orain dohainik jasotzen dute. Eta jendeari galdetu egiten zioten ea zenbat diru jarri nahi zuten Argia aldizkaria jasotzeko eta bakoitzak nahi zuen dirua jartzen zuen eta jartzen du. Eta emaitza orain hobeak dira, horrek esan nahi du jendeak nahiago duela eredu hau lehengoa baino. Eta jende askok internetetik irakurtzen du baina diru laguntza jartzen du. Jendeak proiektuari lagundu nahi diolako, hau da, bultzada bat emateko. Eta emaitzarekin harrituta daude ez zutelako espero hainbeste jendek lagunduko zuenik diruarekin, eta irakurleak ere igotzen ari dira adibidez gazteak orain gehiago irakurtzen dute. Adibidez jendeak gustura irakurriko luketenek eta ezin dutenek irakurri orain eredu onekin irakurri egiten dute. Eredu honekin konturatu dira adin guztietako jendeak gehiago irakurtzen dutela. Eta sare sozialetan baita ere konturatu dira eztabaida gehien sortzen duten albisteak beraienak direnak.

 

6-ARGIA INPRENTA KOLOREAK:

Ordenagailu bidez argazkia jasotzen dute eta lau kolore basikotako (horia, arrosa, urdina eta beltza) plantxetan ipintzen dute inprimatu behar dena. Plantxa bakoitza behin erabili dezakete, ez da berrerabiltzen. Makinak bakoitzak lau gorputz dituzte, lau kolore (horia, arrosa, urdina eta beltza) eta haiek konbinatuz lana inprimatua ateratzen dute.  

 

7-ARGIA LANGILEEN ANTOLAKETA, AZOKA:

Argia, aldizkari batez gain, egunero elikatu behar den webgune bat da, lana eskatzen du, ordu asko dira. Horrez gain hilero ateratzen diren rebistak dituzte eta urtean behin liburu bat ere ateratzen dute. Geroz eta jende gehiago hasi zen internetez idazten eta beraz erabaki zuten argiako kazetari guztiek  webgunea eta sare sozialak erabiltzen ikasi behar zutela eta guztiek dena egitea; denak idazten dute paperean eta baita ere interneten. Haien azkeneko proiektua interneteko denda klasikoa aldatzea izan da (gizartea gaur egun diruaren inguruan mugitzen denez); azoka bat sortzea. Harpidedunei esan zien etxean zerbait bazuten behar ez zutena eta oparitu nahi zutena beste, harpidedunei oparitzea dohainik eta alderantziz. Argiako harpidedunak geroz eta lotuago eta pozik egoteko.

 

9-ARGIA MAKETAZIOA:

Lau gorputz horietan, bakoitza bere plantxan egon eta gero. Lehenengo plastiko zuria jartzen dugu eta kolore bakoitzak imprimatzen  du bere kolorea eta lau koloreen batuketa hauxe izango litzake.Paper tamaina handia erabiltzen dugu baita paper ahorratzailea. 20 orrialde paper handiko lau orrialde izango dira. Orriaren arabera, altzadora batean altzatzen dituen  orriak, bata bestian gainean jarriz gero grapatu eta mozteko.


 

10-ARGIA PAGINAZIOA

Paper handi batetik paper txikiago batek sortu behar du. Argia askatuko bagenu, orri handiak bata bestearen geinean montatuta geratzen dira zentzuarekin, paginazioak koinziditzeko. Ezin du edozein modutan montatuta egon eta horretarako, makina bat erabiltzen dute.

 

11-ARGIA PLANTXAK:

Plantxa bakoitza kolore bat eramaten du, hau da, plantxak inprimatuko lukeena. Laser batek erre egin du eta goma batek garbitu egiten du.  Baldin eta zenbat tinta eraman, laserrak gehiago erretzen du eta horrela geratzen da.

 

12-ARGIA WEBGUNEA:

Argiak webgune bat du: “argia.eus”eta bertan bideoak, albisteak, irudiak… publikatzen dituzte.

 

14- GALDERAK:

 

1. ZENBAT DENBORA KOSTATZEN DA BERRI BAT IDAZTEN?

Segun eta zein albiste; albiste bakoitzak bere denbora du.

 

2-BATAZ BESTE ZENBAT BERRI IDAZTEN DITUZUE?

Zorionez, geroz eta hedabide gehiagok kentzen diote copy right a haien berriei eta beraz, lehen agian egunean sei albiste idazten zituzten baina orain, abantaila hori kontuan hartuz, geroz eta gehiago idazten dituzte. Eta beraiek ere copy right a kendu dietenez haien berriei, beste aldizkariek ere beraien berriak har dezakete. Beraz, gaur egun gutxi gora behera webgunean egunero 20-25 albiste idazten dituzte; erdiak beraiek idatzita eta erdiak beste hedabideetatik hartuta

 

3-NOIZ HASI ZEN JENDEA ZUEN ALDIZKARIA IRAKURTZEN?

1919an hasi zenetik irakurtzen dute, sortu zenetik baina azken urteotan oraindik eta jende gehiagok.

 

4- BA AL DAGO KONPETENTZIARIK BESTE ALDIZKARIEKIN?

Beraiek ez dute konpetentzia bizitzen; beste aldizkariek erreportaje berdina ateratzea nahi dute, beraiek guztiok ikusteko idazten baitute. Ez dute konpetentzia ikusten baina bai badaudela beste hainbat aldizkari.


 

5-EGUNERO BATAZ BESTE ZENBATEK EROSTEN DUTE ALDIZKARIA?

Aldizkaria astero ateratzen da eta harpidetzarekin funtzionatzen dute. Kioskoetara iristeko zailtasunak dituzte aldizkari txiki bat direlako eta beraz, harpidetzekin funtzionatzen dute; jendeak dirua jartzen du urte hasieran, nahi duen kopurua, eta postaz bidaltzen dizkiete aldizkariak. Orain arte 7.000 harpidedun izan ditu argiak, baina hori ez da guztiz egia, harpideduna bezala etxeko pertsona bat hartzen baita eta badaude etxeak non 3 edo 4 kidek irakurtzen duten aldizkaria. Komunitate erreala kontatzeko, zenbat jende sentitzen den argiako harpidedun jakin behar da eta horretarako mezu bat bidaliko dute etxe bakoitzera hurrengo mezuarekin: etxeko zenbat kide sentitzen zarete argiako harpidedun? Horrela benetako zifra lortu eta publikatuko dute. Aldiz, webgunean 80.000 bisita izaten dituzte hilabetean.

 

6-ZEIN IZAN DA GEHIEN IRAKURRI EDO SALDU DEN ALEA?

Asko egon dira, haietako bat, ehun eta piko gazteek okupatuta duten Errekaleor izeneko Gasteizeko auzoan ; ertzaina joan zen guztiak kanporatzeko eta izugarrizko gerra eman zutenez argazki gogorrak atera zituzten eta Gasteizen asko saldu zen alea izan zen. Arrakasta handia izan zuen ale hark.

 

7- ZENBAT IRAUTEN DIZUE ALDIZKARIA ATERATZEA?

Astelehenetan edukitzen dugu bilera eta ostegunean hasten dira gauzak inprentara bidaltzen, baina, artikulu guztiak ez dira batera bidaltzen, plantxak egiteko prozesuak ordu asko irauten dituelako. Adibidez, ostegunetan, aldizkariko erdiko orriak bidaltzen dira inprentara, beraz, lehengo entregatu behar dituzten kazetariak, erdialdeko orrialdeak idazten dituztenak dira. Ondoren ostiralean, erdialdetik gertu dauden orrialdeak bidaltzen dira inprentara. Asteburua pasatzean, lehen orrietan, aktualitatea lantzen denez, astelehenetan idatzi eta bidaltzen dira inprentara. Astelehenean, baita ere, portada eta azken orriak bidaltzen dira. Normalean aldizkaria egiten astebete irauten dugu

 

8- ZENBAT ORDUZ EGITEN DUZUE LAN?

Printzipioz zortzi orduz egiten dugu lana, baina ez dago nagusirik ordu kopuru hori lan egiten duzun begiratzeko. Batzuetan egun batean 4 ordu egiten dituzu lan eta hurrengoan 8 ordu baino gehiago lan egin. Konfiantza bat dago langileen artean bakoitzak sartu behar dituen orduak, bakoitzak nahi duen bezala kudeatzeko.

 

9- NOLA BANATZEN DUZUE ALDIZKARIA? ZER HERRIETAN?

Euskal Herri osoan, harpidedunak 7 lurraldetan ditugu eta alde horretatik oso gustura gaude. Hortaz gain Ipar Euskal Herrian harpidedunak irabazten hari gara. Euskal herri osora zabaltzen ari gara.


 

10- ZER ZAILTASUN IZAN DITU ARGIAK ALDIZKARI DIGITALA ATERATZEKO?

Zailtasun teknikoak ez hainbeste, batzuk informatikoak direnez horiek egiten digutelako webgunea eta orduan teknikoak baino gehiago kontua da aurkitzea zein den zure funtzioa, aldizkari batek zer da egin beharko lukeena interneten, berria edo gara bezalako albisteak jarri beharko genituzke? Edo beste modu bateko albisteak idatzi beharko genituzke? Zailtasunak gehiago alde horretatik. Baita ere antolatzeko lan asko egiten hari gara.

 

11- ZER DA GEHIEN KOSTATZEN ZAIZUENA  ALE BAT PUBLIKATZERAKOAN?

Gehien kostatzen dena gai ezberdinak azaltzea da, hau da, gai potenteak azaltzea.


 


Azalera itzuli