45. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Argia

irudia

ARGIAREN SORRERA

1919an euskara bultzatzeko, Zeruko Argia izeneko aldizkari erlijioso bat sortu zen. Ondoren, gerra frankista heldu zenean aldizkari hau debekatu zuten. Gerra frankistaz geroztik, Zeruko Argia aldizkaria egiten jarraitu zuten eta Donostian beste aldizkari euskaldun bat sortu zen. Bi aldizkari hauek elkartu eta aldizkari bat sortu zuten biek batera, erlijioari garrantzi gutxiago emanez eta gatazka sozialak, politikak… garrantzi handiagoa hartuz. Erlijioak garrantzi gutxiago zuenez, Donostian sortu zen aldizkarikoek hartu zuten aldizkaria eta beraz, Zeruko Argia izena aldatu eta Argia izenarekin geratu zen aldizkaria.

 

ARGIAREN JABETZA

Egunkari eta aldizkari gehienak banku, alderdi politiko eta enpresenak dira. Argia aldizkaria aldiz, langileek gidatutako aldizkari bat da, denen artean hartzen dituzte erabakiak eta denen artean ateratzen dute aldizkaria aurrera.

 

LANGILERIAREN ANTOLAKETA

Ez dute zuzendaririk, erabakiak langile guztien artean hartzen dituzte eta langile guztiek berdina kobratzen dute. Langile guztiek botere berdina dute.  Egunean gutxi gora behera 8 orduz egiten dute lan baina ez dago norbait 8 ordu horiek sartzen dituzula ziurtatzeko. Denen artean konfiantza dute ordu guztiak erregulatzeko.

 

NOLA EMATEN DIGUTE BERRIEN BERRI

Egunero elikatu behar den webgunea dute, astero ateratzen duten alea, hilero Larrun izeneko hilabetekaria ere ateratzen dute eta urtean behin Gakoa izena duen urtekaria.

 

NOLA EGITEN DUTEN ALDIZKARIA

Beraiekin elkarlanean aritzen den inprenta Antza komunikazio grafikoa da.  

Pdf moduan pasatzen diete Argiakoek Antzakoei aldizkaria. Eta ondoren 4 koloretako plantxan sartzen dituzte, kolorea lortzeko. Bertan, aldizkarien orriak ordenatu, grapatu eta plastikotan bildurik etxeetara bidaltzen dituzte.

 

FUNTZIONAMENDUA

Harpidetzatik funtzionatzen dute. Kioskoetara iristeko zailtasunak dituzte beraiek bezalako aldizkari txikiek. Harpidetuta dagoen jendeak berak nahi edo ahal duen diru kopuru bat jartzen du urtean edo hilean eta aldizkaria bidaltzen zaie (kasu batzuetan, debalde banatzen da). Gutxi gorabehera hilabetean Argiako webgunetik 80.000 pertsona pasatzen dira. 80.000 pertsona horiek, etxe bat bezala kontatzen dira, hau da, etxe bakoitzeko irakurle bakarra egongo balitz bezala. Baina, etxe bakoitzean, agian, irakurle bat baino gehiago dago. Hori dela eta, inkesta bat pasa behar dute etxeko zenbat irakurle dauden jakiteko.

IZAN DITUZTEN KRISIALDIAK:        

97. urteko krisialdi ekonomikoan, zailtasun asko izan zituzten aldizkaria aurrera ateratzeko. Aldizkarian parte hartzen zuten pertsona askok, beraien jabetzak saldu zituzten aldizkariari diru emateko eta ondorioz, aldizkaria aurrera atera zen.

 

ZERI BURUZ IDAZTEN DUTEN:

Irakurleentzat interesgarriak izan daitezken gaiak hautatzen dituzte, normalean gai potenteak izaten dira eta irakurleentzat interesgarriak izango diren elkarrizketak ere egiten dituzte. Aldizkari ospetsuenak eta gehien zabaltzen direnak, portadan argazki edo mezu potenteak azaltzen diren aleak dira, hau da, gai polemikoren bati buruz hitz egiten duten aleak.


Azalera itzuli