44. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

GAUR EGUN IKUSTEN DIREN TELESAILAK

irudia

1-Game Of Thrones:

Game of Thrones David Benioff eta D. B. Weissek sortutako Erdi Aroko fantasiazko telesaila da. Telesaila George R. R. Martinen A Song of Ice and Fire eleberrietan oinarrituta dago, lehendabizikoa “A Game of Thrones” izendatua. 8 denboraldi ditu eta mundu osoan dauzka jarraitzaileak. Esaten denez izugarrizko dirutza ordaindu zen telesail hau egiteko, esaterako 6. denboraldia egiteko 100 milioi dolar gastatu zituzten.

2016-ko azaroan  telesail honetako hainbat eszena Gizpuzkoako Zumaia udalerriko Itzurun hondartzan eta Bizkaiako Bermeo udalerriko Gaztelugatxe kokalekuan filmatu ziren.

 

2-The Walking Dead:

The Walking Dead Robert Kirkman-en komikian oinarrituta eta Frank Daranbot-ek eratu eta ekoizten duen telesail estatubatuarra da. Mundu postapokaliptiko baten oinarrituta dago, non Rick Grimes-ek (Andrew Lincon) bere familia eta taldea bizirik mantentzeko edozer gauza egingo duen. Horretarako hainbat zonbiren (ibiltari deituak) eta beste giza talderen aurka egin beharko dute.

Telesaila 2010-eko urriaren 31n hasi zen AMC katean. Harrera aparta gaitik, kateak beste denboraldi baterako berritu zuten. Bigarren denboraldiak 2011ko urriaren 11n ikusi zuen argia. Telesailaren arrakasta nazional zein internazionala dela eta, seigarren denboraldia atera da.

The Walking Dead kritika gaitik oso txalotua izan da, izan ere Amerikako idazle gremioa  eta "urre puxikek" serie dramatiko hoberenaren kategorian izendatu izan zuten. Lehenengo denboraldian 5,3 milioi lagunek jarraitu zuten, eta zifra hori 16,1 milioietara handitu zen laugarren denboraldia.

 

3-The Vampire Diaries:

The Vampire Diaries dramazko telesail estatubatuarra da,Kevin Williamsonek sortua eta L. J. Smithek  idatziriko historian oinarritua dagoena (2009ko irailaren 10etik 2017ko martxoaren 10 arte), 8 denboraldi ditu eta guztira 171 kapitulu. Telesaila Elenaren, bere lagunen eta herriko beste biztanle batzuen bizitzaren inguruan oinarritzen da. Hauek Mystic Falls deituriko Virginiako herri txiki batean bizi dira. Elena Gilbert (Nina Dobrev) nerabe bat da, eta bi anai banpiro berarekin maitemintzen dira, hain zuzen, Stefan Salvatore (Paul Wesley), eta bere anai den Damon Salvatore (Ian Somerhalder).

Elena Katerina Petrovaren doppelgängerra da, Stefan eta Damon banpiro bihurtu eta beren maitasunarekin jokatu zuen emakumearena hain zuzen.

4-Stranger Things:

Stranger Things 2016an Netflix plataformak sortutako zientzia fikziozko telesail estatubatuarra da. Matt eta Ross Duffer anaiek idatzi zuten eta Shawn Levyk ekoiztu zuen. Lehenengo emanaldia 2016ko uztailaren 15an izan zen.  2 denboraldi ditu. Hasieratik kritika ezinhobeak izan zituen; prentsak aktoreen interpretazioa, karakterizazioa eta telesailaren erritmoa, atmosfera eta honek zeukan Steven Spielberg, John Carpenter, Stephen KIng, Rob Reiner eta George Lucasen (1980 hamarkadako zuzendari eta autoreak) erreferentziak maite zituen.

 

Trailerrak:

Game of Thrones: 

 

The Walking Dead:

 

The Vampires Diaries:

Stranger Things:

 

 


Azalera itzuli