44. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

UDARREGI HOBETZEN

irudia

 

Gure ikastola hobetzeko eta ikasle irakasleentzat gustora egoteko toki eta giro on bat lortze arren, Udarregi ikastolako DBHko ikasleei inkesta bat pasa diegu hainbat proposamen bilduz.

 

Hainbat gairi buruzko galderak egin genizkien ordutegiari buruz, jolasgaraietako eremuak, ikastolako garbitasuna, komunak, jangela, autobus zerbitzuak, eki proiektua…

 

DBHko 178 ikaslek erantzun dute gure galdetegia eta hauek izan dira eman dituzten erantzunak.

Ikasleek orain dagoen ordutegia egokia dela diote. Nahiz eta, hobetze aldera lanaldi jarraitua nahiago duten. Horregatik, lanaldi jarraitua ipintzea proposatzen da.

Solasgaraiko eremu gehiago nahi dutenen artean proposamen hauek atera dira:

Lasai eserita egoteko leku gehiago, kiroldegiko rokodromoa  ere gehitzea, ikastola aurreko belardia, …



 

Grafikoan ikusten den bezala ikasleen %88,8ak komunak berritzea nahi du , %11,2 ak dauden bezala ongi daudela deritzo.



 

Orokorrean ikastolako zerbitzuekin ikasleak gustura daudela ikusi dugu, gehiengoek halere aditzera eman digute jangelan DBHko ikasleak lasai egoteko tokiren bat falta dela.

 

Grafiko honetan ikusten da ikasleek proiektuarekin jarraitu nahi dutela, oso gustura daudelako. Hala ere, ikasle gutxi batzuk aldatu nahi dute, jarduera eta lan batzuk zailak egiten zaizkietelako.






 

Ikasleen %90,4-ak esaten du eki proiektuko proiektuak oso egingarriak direla. Baina, badira ikasle batzuk proiektu guztiak ordenagailuz egiten dituztela eta ordenagailuen erabilera gutxitu nahiko zutela esaten dutenak.

Bataz bestekoa 6 batekoa da. Ikastolak hainbeste gauza txar eduki arren gauza on asko ere baditu. Esate baterako  dituen jolasgaraietako eremua nahiko handia da, eki proiektuarekin ere gustura gaude. Bestalde gauza txarrak edo gustuko ez ditugun hainbat gauza daude, adibidez: komunak, komunetako ura, gelak…


 

Honen ondorioz ikusi dugu jendeak lanaldi jarraia nahiago duela normala egokia iruditu harren. Solasgairako eremu nahikoa dugula, baina ala ere zerbait gehiago gehituko litzakela. Eki proiektuarekin berriz jendea orokorrean oso gustura dago erraza egiten zaielako eta gainditzen ez dutenak ikasten ez dutelako bakarrik ez dute gainditzen, gainera aurkezpenak bideoak.. asko laguntzen dute arloarekiko. Ditugun zerbitzuak ere oso onak direla diote.

 


Azalera itzuli