44. alea
edukiak
edukiak
Udarregi Ikastola

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Hautatu ditugun abesti guztiak bereziak dira, inon ez dira ezagutzen

irudia

 

Aurten, Udarregi Ikastolaren 50. urteurrena denez, kanta desberdinekin disko bat egitea proposatu dute eta bertan, Jaione Eskudero, musikako irakaslea ari da lanean beste pertsona batzuekin batera. Diskoari buruz eta 50. urteurrenari buruz informazio gehiago jakin nahi genuen eta horretarako, berari elkarrizketa bat egitea egokia zela iruditu zitzaigun. 13 galderaz osatutako galdetegia pasa diogu eta grabatu egin dugu.

 

1- Zertan oinarritu zineten diskoaren proiektua egiteko?

Jaione Eskudero: Nik aspalditik nuen gogoa diskoa egiteko baina momentua behar zen. Gainera, ikastolak diskoa ateratzeko dirua jarriko zuen edo ez ikusi behar zen.  50. urteurrena zela eta proiektu hori bota nuen komisioko bileran eta onartu egin zen. Ondoren gure kantak sartu genituen, ikastolan egindakoak eta sortutakoak.
 

2- Zenen ideia izan zen diskoa egitea?

J.E: Nire ideia izan zen diskoa egitea. Gogoa nuen aspalditik egiteko eta aukera hori aprobetxatu nuen.

 

3- Zergatik diskoa eta ez beste zerbait?

J.E: Nik diskoa egin nahi nuen. Jaialdiak egiten ditugu eta egingo ditugu bestalde, hemen gauza bereziak ere egiten dira. Gainera, diskotik aparte gauza asko sortu dira 50. urteurrenerako. Diskoa zerbait materiala edukitzeko izan da. Hasieran pentsatzen egon ginen diskoa egin beharrean “pen drivea” egitea, orain asko daudelako baina azkenean diskoa egin dugu, betirako edukitzeko abestiak eta argazkiak bertan.

 

4- Zertan oinarritu zarete abesti horiek autatzerakoan?

J.E: Haur Hezkuntzakoen kantak, Lehen Hezkuntzakoen kantak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzakoen kantak eta aiton amonekin gauzak egiteko beste abesti batzuk hautatu ditugu. Haur Hezkuntzakoekin hemen beti abestu izan dugun abestia eta beste ikastola eta eskoletan abesten ez den kanta abestuko dugu “Enara”. Imanol Urbietak sortutako kanta, aspaldi-aspaldi grabatu zuten baina orain ez dago kantuan; hau da, jendeak ez du abesti hori abesten. Hautatu ditugun abesti guztiak bereziak dira, inon ez dira ezagutzen. Orduan, hemendik zabaldu nahi dira inguruko eskola eta ikastoletara.
 

5- Zenbat pertsonek hartuko dute parte diskoan?

J.E: Pila pila batek. Helburua ikastola osoak, gurasoek, aiton-amonek eta denek parte hartzea da. Eta jende askok hartu du parte, ikastola osoak hartu du parte. Adibidez lehenengo eta bigarren mailakoek abestiko konpasak egin dituzte eta konpas horiekin collage bat osatu dute kanta bat konposatzeko.

 

6-Entseguetara jende asko joan al da?

J.E: Jende pila bat joan da. Gainera, batzuk parte hartu dute entseguetara etorri gabe, bat-batean grabatzera. Hain errazak dira kantak, entseguetara joan gabe ondo kantatzen direla.

 

7- Animatzen al dituzu usurbildarrak diskoa grabatzera?

J.E: Bai. Gainera lehen ikasle izandako jendeari esan genion grabatzera etortzeko eta ikasle-ohi pilo batek parte hartu nahi zuten. Baina grabatzeko garaian asko zirenez, ikasle-ohi batzuk aukeratu genituen eta haiek ordezkatu zituzten beste guztiak.

 

8- Zure iritziz usurbildarrek diskoaren aldeko jarrera al dute?

J.E:Bai, askok, joaten diren pertsonen arabera joaten dira grabatzera edo ez baina, orokorrean jarrera ona izan dute.

 

9- Non grabatuko duzue?

J.E: Musika gelan grabatu genuen. Mahaiak eta mikrofonoak jarri genituen eta hainbat txanda antolatu genituen . Orduro, adin ezberdinetako umeak pasatzen ziren adibidez, HH3koak bere irakasleekin jarri ziren lurrean eserita eta bertatik grabatu zuten.

 

10- Zure iritziz diskoak arrakasta handia izango al du?

J.E: Bai, nik uste dut baietz. Ez Usurbilen bakarrik, nik badakit Usurbilen diskoan parte hartu duten guztiek eta jende gehiagok erosiko duela diskoa. Baina kanpora zabaltzea ere garrantzitsua da, kanpokoek ikustea Usurbilen zer egiten den, ez baita ikastola guztietan egiten. Hori izan da gure erronka.
 

11- Noiz aterako da diskoa?

J.E: Apirilaren 23an, astelehenean. Grabaketak martxoaren 6ean hasi ziren. Prozesu azkarra izan da. Diskoaren aurkezpena, aldiz, maiatzaren 18an izango da, larunbata.

 

12- Zer beste ekintza ospatuko dira 50. urteurrenerako?

J.E: Bertso bazkari bat egingo da, ibilaldi bat Udarregi baserrira eta beste gauza asko ere egingo dira. Gehien bat, ikastola eguneko aste horretan ospatuko dira: jolasak ikasle eta gurasoen artean...

 

Jaioneri egindako elkarrizketa entzuteko egin klik hemen


Azalera itzuli